Printze txikiaren sekretua, arkumeari esker beti bezala, bostgarren egunean ikasi nuen. Ixiltasunean luzaz pentsatutako problema baten fruitua bezala, ezer esan gabe galdetu zidan bat batean:
- Arkumeak zuhaixkak jaten baldin baditu loreak ere bai, ez da?
- Aurkitzen duen guzia jaten du arkumeak.
- Aurkitzen duen guzia jaten du arkumeak.
- Arrantzadun loreak baita ere?
- Zertarako balio dute arrantzek orduan?
Sutan zegoela zera esan zuen:
-Milioi eta milioi izarren artean beste inon ere ez dagoen lore ale bakarra norbaitek maite baldin badu, izarrei begira egotea nahikoa zaio zoriontsu izateko. Honela dio bere baitan: "Ene lorea hor dago nonbait..." Bainan arkumeak lorea jaten baldin badu, izar guziak bat batean itzaliko balira bezala litzateke harentzat. Eta hori ez ote da garrantzitsua!
Ezin izan zuen gehiagorik esan. Ene besoetan hartu eta hura seaskatuz esan nion: "Maite duzun lorea ez dago arriskuan... Zure arkumearentzat muturreko bat marraztuko dut... Zure lorearentzat estalki bat marraztuko dut... Zera egingo dut..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario