2015/06/24

LASTER ARTE

Ikasturtea amaitu da eta  uda luze eta zoriontsua opa nahi dizuegu.
Indarrak berreskuratu  irailean lanean gogoz hasteko.
Laster arte



2015/06/19

SOLAS EGITEKO IPUINAK

Uda heldu da eta denbora luzea izango dugu ekintza ugari aurrera eramateko. Baina noiz behinka ipuinen bat entzun nahi izanez gero, ondorengo web orrialde eskeintzen dizuet.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak  Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioan onartu zen testuarekin loturik dauden 10 ipuin. Ipuin hauek Audio-Liburu formatuan eginda daude eta aukera izango duzue irakurtzeko eta aldi berean entzuteko.

Sartu  eta goxatu.



2015/06/18

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK

Ikasturte honetan ere, liburutegian lagundu duten ikasleen artean zozketa bat egin dugu.
Aurtengo irabazleak Mikel Perez del Palomar (PD32) eta Lucía Muñoz (PB41) izan dira.
Eta hona hemen aukeratutako liburuak.














         MILA ESKER LAGUNDU DUTEN GUZTIEI!!!!