2016/04/21

XABIER MENDIGUREN 4. MAILAKOEKIN

Gaur goizean Xabier Mendiguren gure ikastetxera hurbildu da 4. mailakoekin elkartzeko.

Bi saio burutu ditugu eta kontakizun interesgarriak   ezagutu  ditugu. 




                                     











Jakin izan dugu Xabierrek, txikitan, futbolaria izan nahi zuela eta musika eta dantza klaseetara joan beharrean, piper egiten zuen,  lagunekin futbolean jolasean geratzen zelarik.

 Jakin izan dugu ere, bere amak harrapatu zuenean, egundoko errieta egin ziola.

Xabierri futbola gustatzen zitzaion baina ez zen futbolari bikaina, eta horri esker, idazle bihurtu zuen eta bere istorio zoragarriak goxatzeko aukera izan dugu.

2016/04/18

XABIER MENDIGUREN

Xabier Mendiguren  Donostian jaio zen. Literatur genero ugari landu du: haur zein gazteentzako ipuingintza, helduentzako ipuinak, nobelak eta antzerkiak.
Apirilaren 21ean Andra Mari ikastetxean izango dugu, 4. mailako ikasleekin, hain zuzen ere.




LIBURU EGUNA SARATXAGAN

Apirilaren 22an Saratxagako 3 urteko ikasleek Ipuin Kontalari baten bisita jasoko dute.
"Tierra de Nubes" argitaletxeak antolatuko saioa honetan, ipuinaz aparte emozio tailerra burutuko da.


2016/04/15

MAIALEN ZUBELDIA


Maialen Zubeldia, ipuin kontalaria, 5 urteko ikasleentzat egongo da Apirilaren 22an, arratsaldez.
Liburutegi Txikian elkartuko gara  bere kontakizun zoragarriez goxatzeko.

PATXI ZUBIZARRETA


Oso arrakastatsua izan zen Patxi Zubizarretak eskeini zigun saioa. 

Istorio zoragarriak kontatu zizkigun, txikitan maite zituen nozilla eta txorizo bokatak, egin dituen bidaia zoragarriak, ezagutu dituen pertsonaiak, bere ipuinak nola asmatu dituen,...

Ikasle batek, Cristalek, opari bat egin zion. Oso pozik jarri zen, noski!!



2016/04/08

BIGARREN MAILAKO SAIOA

 Apirilaren 14an, 2. mailako ikasleak Patxi Zubizarretarekin elkartuko dira.
 Geletan aurretik landutako "Hiru lagun" liburuari buruzko solasaldi bat egingo dute.



2016/04/07

LIBURU EGUNA

APIRILAREN 22AN LIBURU EGUNA OSPATUKO DA IKASTETXEAN.

BETI BEZALA IRAKURKETA IXILA BURUTUKO DUGU GOIZEKO LEHENENGO SAIOAN.

DATA HORREN INGURUAN IPUIN KONTALARI ETA IDAZLE BATZUK GURE IKASTETXERA HURBILDUKO DIRA.