2012/04/26

BADAUKAT IZENA!!!!!!!

Pozaren pozez nago.
Bigarren mailako haurrek lagundu didate izen apropos bat bilatzen eta  Ikerrek, PD22 taldeko ikasleak, nire gustuko izena proposatu zidan:
KONGITO TXIKI
Gainera ni oso goxozalea naiz eta kongitoak........UMMMMM....izugarri gustatzen zaizkit!!!!
Mila esker zuen laguntzagaitik eta etorri liburutegira bisita bat egitera.

2012/04/16

BEGOÑA INTXAUSTI JUBILATU EGIN DA





Bego Intxausti, 6. mailako irakaslea, jubilatu egin da.
Hiruhilabete honetan jadanik ez da gurekin egongo baina bisita egitera gaur bertan etorri da.
Guztion partetik jubilazio luze eta atsegina izan dadila opa nahi diogu.