2012/03/28

ERREKA MARI












Ikusteko dira Haur Hezkuntzako ikasleen aurpegiak Rosa Maria Martinenezen emanaldian.

Erreka Maria eta Martin gure ikastexean egon ziren eta bere istorio liluragarriaz goxatu genuen.

2012/03/24

JOKU MATEMATIKOAK

Datorren asteartean, martxoaren 27an, arratsaldeko 3etan, eskolako liburutegian joku matematikoak lantzeko tailer bat burutuko da.
Ekintza honetan 4. mailako bi taldek hartuko dute parte.

Eta animatzeko, hona hemen asmakizun matematiko bat. Ea nori bururatzen zaion erantzuna.

Itxuraz berdinak diren 12 txanpon ditugu. Badakigu ordea horietariko bat faltsua dela eta duen ezberdintasun bakarra pisu gehiago duela da. 2 platerreko balantza bat (betiko oreka balantzak) 3 alditan erabiliz jakin behar dugu zein den txanpon faltsua. Nola?

Buruari eragin eta erantzunak hemen bertan (Comentarios) utzi.

2012/03/22

LIBURU EGUNAREN EGITARAUA

Bihar, martxoaren 23an, gure ikastetexean Liburu Eguna ospatuko dugu.
Honako hauek izango dira antolatutako ekintzak:


  • Goizeko bederatzietan 2., 3. eta 4. mailako ikasleek irratsaio bat eskeiniko digute



  • Geroxeago gela guztietan irakurketa saio bat burutuko da. Musika lasaia zabalduko da ikastetxean zehar, haurrek euren gustuko liburuez goxatzen duten bitartean



  • Amaitzeko irakurritako liburuari buruzko iritzia emateko, ikastetxeko toki ezberdinetan hormirudi batzuk kokatu dira. Bertan Andra Mariko irakurle amorratuek euren idazkiak utziko dituzte besteek irakurri ahal izateko.

2012/03/21

Nola zuzendu andereño gaizto bat?

Zaila benetan!!!
Andereño gaizto bat zuzentzea lan neketsua izan behar da, ezta?
Lasai, Miren Agur Meabe gure ikastetxera etorriko da martxoaren 28an eta bigarren mailako ikasleekin egongo da.
Bertan bere liburuari buruzko galderak egin ahal izango diezu eta agian lortuko duzue Andra Mariko andereño gaizto eta sorginak zuzentzea.

2012/03/19

SEVE CALLEJA

Martxoaren 26an 4. mailako ikasleek Seve Callejarekin egoteko aukera izango dute.
"Zurinek beltza izan nahi du" liburua irakurri ostean, egilearekin izango duten solasaldia probetxugarria izango del espero dugu.
Seve Calleja bizkaitar idazlea da (Zamora, 1953). Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Bilboko institutu batean.
Poesia eta helduentzako ipuinak idatziz eman zituen lehen urratsak literaturaren munduan. Geroztik haur eta gazte-literatura landu du gehienbat.
-Nire bizikleta eta ni
-Tximino gixajoa
-Bakarnek ez du lagunik
-Hamster bi kaiola baten barruan
-Bazen behin marinel bat
-Hain da triste la vie du touriste
-Beheko eskola, goiko eskola


Animatuko zarete bere liburuak irakurtzen?

2012/03/17

FERNANDO JUBILATU EGIN DA

Guztiok jakingo duzuenez Fernando Melcón, ingelezko irakaslea, jubilatu egin zaigu.
Ikasleek zein irakasleek bere falta nabarituko dugu eta etapa berri honetaz goxa dezan opa nahi diogu.

2012/03/12

BAKEA BIZKAIA

Datozen astetan gure ikastetxeko 3. mailako ikasleek Bakea Bizkaia itsasontzia bisitatuko dute.
Gaur, martxoaren 12an, PB31 taldeko ikasleak bertan egon dira eta primeran pasatu ere.Asteazken honetan, martxoaren 14an, PD32koak joango dira eta apirilaren 23an PD31eko haurrak Kirol Portura hurbilduko dira.
Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, argazkian klikatu.

2012/03/10

IZENAREN BILA

Kaixo:

Ezagutzen nauzue? Andra Mariko liburutegian bizi den sagu jakintsua naiz.

Egun batean konturatu gabe eskolan sartu nintzen eta bueltaka eta bueltaka ibili nintzen atera ezinik. Bapatean gela handi eta zoragarri bat topatu nuen. Liburuak, komikiak, ordenagailuak,,,, gauza horiek guztiak ikustean, bertan geratzea erabaki nuen.

Orain oso gustura nago hemen eta gauza mordoa ikasi dut. Haurrek ondo tratatzen naute eta liburuzainak gazta zati goxoak ekartzen dizkit. Eta liburutegia ordenatzen dudanean "kongitoak" oparitzen dizkidate!!!

Baina arazo bat daukat: ez daukat izenik.

2012/03/06

ROSA MARIA MARTINEZ

Rosa María Martinez Galtzagorri taldearen partaidea da. 1991an haurrentzako istoriak kontatzeko txotxongilo emanaldiak burutzen hasi zen.
Andra Mari Ikastetxean Erreka Mariri buruzko ipuina antzeztu digu.
Erreka Mari obra euskal pertsonaia mitologiko batean oinarritzen da, azken lamia. Umorez, samurtasunez, kontatzen dizkigu Erreka Marik eta Martinek herriko biztanleen aldetik jasan behar dituzten arazo eta eragozpenak.

LIBURU EGUNA

Martxoaren 23an gure ikastetxean Liburu Eguna ospatuko dugu.
Horren inguruan ekintza ezberdinak burutuko dira eta hainbat idazle gure ikastetxera hurbilduko dira.
Martxoaren 6an Rosa María Martinezek Haur Hezkuntzako ikasleentzat txotxongilo emanaldi bat eskainiko digu.
Martxoaren 28an Miren Agur Meabe lehen zikloko ikasleekin elkartuko da "Nola zuzendu andereño gaizto bat" liburuari buruzko hitzaldia izateko.
Martxoaren 26an Seve Calleja, 4. mailako haurrek irakurritako liburuaren egilea ("Zuriñek beltza izan nahi du" ) gugana etorriko da .

2012/03/01

SCREAM STREET: HIL ASKO ETORTZEAGATIK!

Bilduma berria argitaratu dute, Scream Street izenekoa. beldurrezko pertsonaiez josita. Momentuz bi titulu baino ez daude:

Banpiroaren letagina.LUKE WATSON GIZOTSO BAT DA, nahi ez badu ere. Gainera, Scream Streetera iritsi den azken munstroa ere bera da... Scream Streeten lagun berriak egingo ditu: Resus Negatibo (banpiro izan nahi duen mutiko bat) eta Kleo Farr (momia mari-mutila). Scream Street Lukerentzat bizileku ezin hobea izan liteke, baina arazo txiki bat dago: Lukeren gurasoak erabat izututa daude auzokideengatik. Lukek, gurasoak beldurrez hil baino lehen, benetako mundura itzultzeko atea ireki nahi du. Resus eta Kleo gai izango al dira Lukeri atea garaiz irekitzen laguntzeko?





    Sorginaren odola. SCREAM STREET INBADITU EGIN DUTE ARRATOI-BANPIRO BATZUEK...Luke, Resus eta Kleo bigarren erlikiaren bila abiatu dira, sorgin-odolez betetako anpulu bat, hain zuzen. Baina oztopo batzuk aurkituko dituzte: Otto Handiputz gaiztoak odol-hornidura eten egin du; gero, arratoi-banpiro mordo batek ihes egin du, eta, orain, Scream Streeteko biztanle guztiak banpiro-energiaz kutsatu dira! Lukek eta haren lagunek erabaki bat hartu beharko dute: erlikia aurkitu ala Scream Streeteko biztanleak salbatu...