2012/09/26

ZEIN TXIKIAK GAREN UNIBERTSOAREN BARRUAN!

Badakigu Lur planeta Eguzkiaren inguruan dabilela biraka, eta Eguzkia Esne-Bidea izeneko galaxia baten izarra dela, eta unibertsoan miloika galaxia daudela....
Ondorengo animazioan 6 minututan bidaia bat egingo dugu unibertsotik.
Klikatu beheko irudian eta pantaila zabaldu. Zoragarria!!!

2012/09/24

EGUZKI SISTEMA

Eguzki sistemari buruzko animazio zoragarri bat ikusteko klikatu goiko irudian eta aho zabalik geratuko zarete .
Kontuz!! Ondo ikusteko Mozilla erabili behar duzue!

2012/09/11

EGUZKI SISTEMA

Eguzki sistemaren zehar bidaiatu nahi duzu?
Planeten itxurak eta tamainak ezagutu nahi duzu?
Ilargira egindako bidaien informazioaren berri izan nahi duzu?
Marte planetari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Liburu interesgarri bat  aurkeztuko dizuet:

Título: Sistema Solar: viaja hasta los planetas y más allá
Escritor: Ian Graham
Traductor: Fernando Bort Misol
Colección: ¡Asombrosos 3D!
Editorial: Macmillan, 2009
Nº pág.: 30

2012/09/05

LANEAN ARI GARA!!!!

BAI HORIXE!
Eskolan korrrika eta presaka gabiltza irakasle guztiak, zuentzako harrera prestatzen. Mahaiak, liburuak, ordenadoreak, lanak...
Dena prest egongo da datorren astelehenean.
Egun horretan elkar ikusiko dugu, oporretako pasadizoak kontatu, lagun berriak agurtu....
IRRIKITAN GAUDE!!!!