2011/12/31

URTE BERRI ON

ACEX programaren irakasleok URTE BERRI ON opa nahi dizuegu.
Egilea: Lierni Gregorio, Gernikako Allende Salazar LHIko 5. mailako ikaslea dena.

2011/12/22

BAT PAT ETA MUNSTROAREN GATIBUA

Oso arrakastatsuak dira Bat Pat saguzarraren eta Silver anai-arreben abenturak.
Gaztelaniaz nahiz euskeraz aukeratu ditzakezue baina edonola ere primeran pasatuko duzue.
BAT PAT en liburu berri bat aurkeztu nahi dizuet:
MUNSTROAREN GATIBUA
Egilea: Roberto Pavanello
Itzultzailea: Aitor Arana.
Argitaletxea: Mezulari
Normalean, Eguberri jaiak urteko garairik lasaiena izaten dira...
Bat Pat babestuta duen familiak Gabon Jaiak Suitza eta Ginebra hirien arteko mendietan igarotzea erabaki du. Edgar Alan Papilla idazle ospetsua egoera misteriotsuan desagertzen da eta Silver anai-arrebek erabakitzen dute erraldoi buruzapal baten arrastoari jarraitzea.
Hainbat orri usaindunak dakar eta narrazioarekin batera doazen usainak deskubrituko dituzue. On egin dagizuela!!!

2011/12/21

ANIMALIAK ATSEGIN DITUZU?

Animaliak gustukoak baldin badituzue hona hemen oso liburu bitxiak eta atseginak.
Informazio interesgarria izateaz aparte, animaliak muntatzeko piezak eta kartoizko tolesgarri bat dakartzate.
Tarttalo argitaletxekoak dira eta momentuz lau izenburu argitaratuta daude:
Poloetako animaliak.
Oihan tropikaleko animaliak.
Safariko animaliak
Dinosauroak.

2011/12/17

OLENTZERO

Eguberri inguruan zorionak ematera eta Berri Ona iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat dute herrialde askok. Ezagunenetarikoen artean, Aita Noel, Hiru Errege Magoak eta Santa Claus daude.
Euskal Herrian, Olentzero da abenduaren 24an Eguberria iragartzeko ardura duena.

Neguko solztizioa ospatzeko Kristo aurreko tradizio paganoarekin du harremana Olentzerok. Ospakizun horrek suarekin zerikusi handia du. Hasiera batean, Gabon-gauan tximiniako sutara botatzen zuten enborrari deitzen zioten Olentzero. Biharamunean, su horretako errautsak etxebizitzako ate nagusiaren aurrean sakabanatzen zituzten, etxea bera eta bertan bizi ziren guztiak urte berri osoan babesteko.

Badira elezaharrak, Olentzero azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi, Kristauen jainkoa, etorri zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek iraun zuen, eta honek eman zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Kristautasunak bereganatu zuen azken jentil hau Olentzero izan zen.

Egun, Olentzero, Euskal Herriko umeei eta nagusiei, Gabonetan opariak ekartzen dizkien pertsonaia da. Ikazkin hau, urte osoan, basoan, ikatza egiten egon ondoren, zaku-bete opariz zamatuta ibiltzen da Gabon gauean, etxez etxe, poza banatzen. Urtean zehar zintzo portatu denarentzat oparia izaten du, eta gaizki portatu denarentzat, ikatza.

Olentzerorekin jolastu nahi izanez gero edota eskutzitza bidaltzeko asmoa baduzue, hemen duzue Olentzeroren Borda. Sartu, jolastu, ikasi eta ondo pasa.

http://www.komunika.net/olentzero/

2011/12/15

Marrazki bizidunak!!!

- Marrazki bizidunak ikusi nahi dituzue?
-Bai!!!!!!
-Ba, behean klikatu eta Euskal Telebistako web orrialdean zuen gustuko pertsonaien filmeak ikus ditzakezue!
http://www.eitb.com/eu/hiru3/

Ondo pasa, mahaspasa!

2011/12/13

INTERNETEN ZIUR NABIGATZEKO AHOLKUAK

Askotan gurasook kexkatzen gara gure seme alabak Inteneten sartzen hasten direnean. Era askotako orriak topa ditzakete eta tresna izugarria bada ere, arriskutsu bihur daiteke kontrol bat egon ezean.

Ondoko orrialdean gurasoei zuzendutako alholku batzuk topa ditzakezue.



Eta ondoko honetan sareetan argazkiak eskegitzeko arriskuak azaltzen dira. Seme alabeekin hitz egitea eta azaltzea komenigarria izan daiteke:

2011/12/11

IKUSI MAKUSI... EGUNEROKO GEOMETRIA













Urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra erakusketa bitxi bat izango dugu gure liburutegian:
IKUSI MAKUSI... EGUNEROKO GEOMETRIA.
Geometria eta matematika batera jaio ziren. Geometria hitza grezieraz dator : GEO = lurra + METRIA = neurtu, eta gorputzen tamaina, forma eta posizio erlatibo eta espazioaren propietatez arduratzen da.
Geometrian ikasten diren elementuek ( puntua, lerroak, angeluak, poligonoak,...) inguratzen gaituzte baina askotan ez gara horretaz jabetzen.
Zoritxarrez ohituta gaude matematika errealitatetik banandutako zerbait balitz bezala ikusten.

Baina gure inguruan begiratuz gero MUNDUA GEOMETRIA DELA antzeman dezakegu: giza gorputza, animaliak, eraikuntzak, landareak,....
Goza dezagun geometriaz!

2011/12/08

DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKA.

Abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu.
Azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak ikusteko aukera izango duzue.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza ugari aurkezten digute .
Ohi denez, haur literatura, ekitaldi bereziak, zein idazleen sinadurak...topa ditzakegu Haur Literatura Aretoan zein Ahotsenea gunean.
Aurtengo nobedadeen artean, hiru gune berri eskeiniko dituzte: Irudiena (euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaz), Szenatokia (euskarazko antzerkigintza topaleku) eta Kabi@ (sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenez).
Hurbildu eta gozatu.

2011/12/01

KIROLDEGIAREN INAUGURAZIOA

Bihar, abenduaren 2an, Euskararen Egunarekin batera, eskolako kiroldegia inauguratuko dugu. Gorputz Hezkuntzako irakasleek jokoak antolatu dituzte eta ziklo guztietako ikasleek hartuko dute parte.
Amaieran eskola osoak kantatu eta dantzatuko du:

Oso ondo egiten duzulako...
Xuabe, xuabe, xu, xu, xuabe
Ei, lagun, euskara mintzatu