2014/06/12

6. MAILAKOAK SARATXAGAN

6. mailako ikasleek Saratxagarako bisita bat egin dute.
Eskolatik alde egitear daudenean,  txikiak zirenean hain zoriontsu izan ziren lekura itzuli dira.
Bertan ikasle txikiekin primeran pasatu dute, jolasten, zaintzen, mimatzen,... Gogoratu dituzte ere, geletan zituzten jostailuak, txokoak eta abar.



Laster 3 urtekoak Andra Marira etorriko dira eta hemen lagun ugari topatuko dute.

2014/06/07

TIRITEN KANPAINA


ANDRA MARIKO JAIA!!!!

Gaur, ekainaren 7an, eskolako jaia ospatuko dugu.
 Eguraldi zoragarria eta ezin politago datorkigunez, ekintza ugariz goxatuko dugu eta Patxi, jantokiko arduraduna, zuzendari, irakasle eta guztion lagun izan dena, agurtuko dugu laster jubilatuko baita.
Prest zaudete?

2014/06/06

MUSIKA ASTEA!!!!!

Berriz ere  Musika Astea hurbil daukagu. Ekainaren 9tik 13ra Andra Mariko  pasilluak, gelak, jolastokiak, eta abar pozez eta musikaz beteko dira.
Urtero lez dantza txapelketa ospetsua burutuko da, 6. mailakoek eskolatik joan baino lehen emanaldi  bat eskeiniko digute eta irakasleek..... zer egingo ote dute aurten irakasleek? Dantza, kanta, mimika,....????
Datorren astean jakingo dugu!!!!

2014/06/05

ADUR LARREA 6. MAILAKOEKIN

Ekainaren 4an eta Ikas2deak programaren eskutik,  Adur Larrea, marrazkilaria eta komikigilea, 6. maialako ikasle batzuekin batzartu zen bere bizitza eta lanaren inguruko solasaldia egiteko.

Badakigu orain zein polita eta nekagarria den bere lana. Daltonikoa izan arren , aldizkari, egunkari zein liburuentzako lanean dabil marrazkiak sortzen. Era beran, ikusentzunezko proiektuetarako animazioak eta grafismoak egiten ditu.

Goian   duzuena 2005eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketako irabazlea izan zen Unai Requejo artistak eta Adur Larreak artean  egin zuten  paperezko panpin bat Marijaia balitz bezala erretratatuz.

Primeran pasatu ostean opari bat egin zigun: berak bapatean asmatutako  kartela.

2014/06/02

FURRA-FURRA KANPAINA

Aurreko ostiralean amaitu zen Furra-Furra kanpaina. Azkarrak dira , benetan, Andra Mariko ikasleak. Talde guztiek asmatu dute zein zen abesti izkutua: "Pixka bat es mucho"

Bihar jolasaldietan irabazleen arteko zozketa burutuko dugu.

Espero dugu gure ikasle guztiak UKAN birus euskaldunaz kutsatuta amaituko dutela  eta euskara entzungo dela etengabe
gure ikastetxean.



LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK

Gaur Liburutegi Handian ikasturtean zehar liburutegia ordenatzen lagundu duten ikasleen artean zozketa bat burutu dugu.
Bi izan dira irabazleak: Naiara Libano, PB51 taldekoa eta Darío Navarrete , PD31  taldekoa.
Jadanik aukeratu dituzte euren gustuko liburuak: "El libro de magia más divertido" eta "Oihan Tropikaleko animaliak."

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO