Ekainaren 4an eta Ikas2deak programaren eskutik, Adur Larrea, marrazkilaria eta komikigilea, 6. maialako ikasle batzuekin batzartu zen bere bizitza eta lanaren inguruko solasaldia egiteko.
Badakigu orain zein polita eta nekagarria den bere lana. Daltonikoa izan arren , aldizkari, egunkari zein liburuentzako lanean dabil marrazkiak sortzen. Era
beran, ikusentzunezko proiektuetarako animazioak eta grafismoak egiten ditu.
Goian duzuena 2005eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketako irabazlea izan zen Unai Requejo
artistak eta Adur Larreak artean egin zuten paperezko panpin bat Marijaia balitz bezala
erretratatuz.
Primeran pasatu ostean opari bat egin zigun: berak bapatean asmatutako kartela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario