2011/12/31

URTE BERRI ON

ACEX programaren irakasleok URTE BERRI ON opa nahi dizuegu.
Egilea: Lierni Gregorio, Gernikako Allende Salazar LHIko 5. mailako ikaslea dena.

2011/12/22

BAT PAT ETA MUNSTROAREN GATIBUA

Oso arrakastatsuak dira Bat Pat saguzarraren eta Silver anai-arreben abenturak.
Gaztelaniaz nahiz euskeraz aukeratu ditzakezue baina edonola ere primeran pasatuko duzue.
BAT PAT en liburu berri bat aurkeztu nahi dizuet:
MUNSTROAREN GATIBUA
Egilea: Roberto Pavanello
Itzultzailea: Aitor Arana.
Argitaletxea: Mezulari
Normalean, Eguberri jaiak urteko garairik lasaiena izaten dira...
Bat Pat babestuta duen familiak Gabon Jaiak Suitza eta Ginebra hirien arteko mendietan igarotzea erabaki du. Edgar Alan Papilla idazle ospetsua egoera misteriotsuan desagertzen da eta Silver anai-arrebek erabakitzen dute erraldoi buruzapal baten arrastoari jarraitzea.
Hainbat orri usaindunak dakar eta narrazioarekin batera doazen usainak deskubrituko dituzue. On egin dagizuela!!!

2011/12/21

ANIMALIAK ATSEGIN DITUZU?

Animaliak gustukoak baldin badituzue hona hemen oso liburu bitxiak eta atseginak.
Informazio interesgarria izateaz aparte, animaliak muntatzeko piezak eta kartoizko tolesgarri bat dakartzate.
Tarttalo argitaletxekoak dira eta momentuz lau izenburu argitaratuta daude:
Poloetako animaliak.
Oihan tropikaleko animaliak.
Safariko animaliak
Dinosauroak.

2011/12/17

OLENTZERO

Eguberri inguruan zorionak ematera eta Berri Ona iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat dute herrialde askok. Ezagunenetarikoen artean, Aita Noel, Hiru Errege Magoak eta Santa Claus daude.
Euskal Herrian, Olentzero da abenduaren 24an Eguberria iragartzeko ardura duena.

Neguko solztizioa ospatzeko Kristo aurreko tradizio paganoarekin du harremana Olentzerok. Ospakizun horrek suarekin zerikusi handia du. Hasiera batean, Gabon-gauan tximiniako sutara botatzen zuten enborrari deitzen zioten Olentzero. Biharamunean, su horretako errautsak etxebizitzako ate nagusiaren aurrean sakabanatzen zituzten, etxea bera eta bertan bizi ziren guztiak urte berri osoan babesteko.

Badira elezaharrak, Olentzero azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi, Kristauen jainkoa, etorri zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek iraun zuen, eta honek eman zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Kristautasunak bereganatu zuen azken jentil hau Olentzero izan zen.

Egun, Olentzero, Euskal Herriko umeei eta nagusiei, Gabonetan opariak ekartzen dizkien pertsonaia da. Ikazkin hau, urte osoan, basoan, ikatza egiten egon ondoren, zaku-bete opariz zamatuta ibiltzen da Gabon gauean, etxez etxe, poza banatzen. Urtean zehar zintzo portatu denarentzat oparia izaten du, eta gaizki portatu denarentzat, ikatza.

Olentzerorekin jolastu nahi izanez gero edota eskutzitza bidaltzeko asmoa baduzue, hemen duzue Olentzeroren Borda. Sartu, jolastu, ikasi eta ondo pasa.

http://www.komunika.net/olentzero/

2011/12/15

Marrazki bizidunak!!!

- Marrazki bizidunak ikusi nahi dituzue?
-Bai!!!!!!
-Ba, behean klikatu eta Euskal Telebistako web orrialdean zuen gustuko pertsonaien filmeak ikus ditzakezue!
http://www.eitb.com/eu/hiru3/

Ondo pasa, mahaspasa!

2011/12/13

INTERNETEN ZIUR NABIGATZEKO AHOLKUAK

Askotan gurasook kexkatzen gara gure seme alabak Inteneten sartzen hasten direnean. Era askotako orriak topa ditzakete eta tresna izugarria bada ere, arriskutsu bihur daiteke kontrol bat egon ezean.

Ondoko orrialdean gurasoei zuzendutako alholku batzuk topa ditzakezue.



Eta ondoko honetan sareetan argazkiak eskegitzeko arriskuak azaltzen dira. Seme alabeekin hitz egitea eta azaltzea komenigarria izan daiteke:

2011/12/11

IKUSI MAKUSI... EGUNEROKO GEOMETRIA













Urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra erakusketa bitxi bat izango dugu gure liburutegian:
IKUSI MAKUSI... EGUNEROKO GEOMETRIA.
Geometria eta matematika batera jaio ziren. Geometria hitza grezieraz dator : GEO = lurra + METRIA = neurtu, eta gorputzen tamaina, forma eta posizio erlatibo eta espazioaren propietatez arduratzen da.
Geometrian ikasten diren elementuek ( puntua, lerroak, angeluak, poligonoak,...) inguratzen gaituzte baina askotan ez gara horretaz jabetzen.
Zoritxarrez ohituta gaude matematika errealitatetik banandutako zerbait balitz bezala ikusten.

Baina gure inguruan begiratuz gero MUNDUA GEOMETRIA DELA antzeman dezakegu: giza gorputza, animaliak, eraikuntzak, landareak,....
Goza dezagun geometriaz!

2011/12/08

DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKA.

Abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak bere ateak ireki ditu.
Azoka honetan euskarazko argitalpenetan eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan kaleratu diren lanak ikusteko aukera izango duzue.
Aurten, euskal idazle eta musikariek osatutako lanen eskaintza ugari aurkezten digute .
Ohi denez, haur literatura, ekitaldi bereziak, zein idazleen sinadurak...topa ditzakegu Haur Literatura Aretoan zein Ahotsenea gunean.
Aurtengo nobedadeen artean, hiru gune berri eskeiniko dituzte: Irudiena (euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaz), Szenatokia (euskarazko antzerkigintza topaleku) eta Kabi@ (sarean eta euskarri teknologiko berrietan euskaraz garatzen diren ekimenez).
Hurbildu eta gozatu.

2011/12/01

KIROLDEGIAREN INAUGURAZIOA

Bihar, abenduaren 2an, Euskararen Egunarekin batera, eskolako kiroldegia inauguratuko dugu. Gorputz Hezkuntzako irakasleek jokoak antolatu dituzte eta ziklo guztietako ikasleek hartuko dute parte.
Amaieran eskola osoak kantatu eta dantzatuko du:

Oso ondo egiten duzulako...
Xuabe, xuabe, xu, xu, xuabe
Ei, lagun, euskara mintzatu

2011/11/29

TINTIN eta ADARBAKARRAREN SEKRETUA

Ezagutzen duzue irudiaren mutila? Bai, TINTIN da.
Spielberg-ek egindako filme hau oso arrakastatsua izan da, baina agian ez duzue pertsonaia honen istorioa ezagutzen:
Tintinen abenturak frantzesez sortutako komiki sail bat da. Hergé kazetari eta idazle belgikarrak sortu zituen Tintin kazetariaren abenturak.
1929an hasita, 24 liburutan zehar munduko hizkuntza askotara itzuli dira.
Tintinekin batera bere lagun batzuk agertzen dira, hala nola: Milu, Haddock kapitaina, Dupond eta Dupont (Hernández eta Fernández, gaztelaniazko bertsioan), Tournesol irakaslea, Bianca Castafiore,...
Liburutegian Tintinen komiki guztiak ditugu euskaraz gainera.
Anima zaitezte!!!

2011/11/24

VENEZIAKO MISTERIOA

Egilea: Bojorn Sortland

Marrazkilaria: Trond Bredsen

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Orrialde kopurua: 123

Adina: 10 urtetik aurrera


David haren familiarekin Veneziara joan da inauterietan. Veneziako hotelean hirurogei urteko bikotearekin topo egin dute. Bikotekideak neba-arrebak dira , aberatsak eta misteriotsuak. Davidek eta bere arrebak Picassoren koadroaren erosketari buruzko elkarrizketa bat entzun dute eta zerbait arraro gertatzen dela sumatuz ikertzea erabaki dute. Abentura ikaragarri honetan denetarik topatuko duzue: intriga, umorea, bahiketak, lapurretak, borrokak…
Bilduma honetako beste liburuak daude, euskaraz eta gaztelaniaz. Liburutegian eskuragarri dituzue.
Luxorreko misterioa.
Angkorreko misterioa.
New Yorkeko misterioa

NOR DA NOR?

NOR DA? NOR DA? NOR DA?


Nor da argazkian agertzen den pertsona?
Eskolako langile bat da baina....Irakaslea? Jantokikoa? Zaintzaileren bat, agian?
Azaroaren 23tik 29ra egunero pista bat agertuko da.
Asmatzen duten taldeen artean, zikloka zozketa bat egingo da eta irabazleek sari zoragarri bat jasoko dute.
Anima zaitezte eta parte hartu!!!

2011/11/23

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero lez, aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu ikastetexean.
Abenduaren 3an bada ere, guk abenduaren 2an hainbat ekintza burutuko dugu:



    • NOR da NOR kanpainaren amaiera

    • Irratsaio bat.

    • Kiroldegiaren inaugurazioa


    • Guztion arteko dantza eta kanta.

Ezin dugu ahaztu aurtengo ekitaldietan Euskal Herriko historia markatu duten emakume guztiei omenaldia eskainiko dietela.

2011/11/16

Lagun bat joan zaigu.

Pasa den astelehenean zoro baten eskutik, Kepa Mallea, Andra Mariko irakasle ohia, hil egin zen.

Berarekin lan egin dugunok bere irrifarrea eta ontasuna gogoan izango ditugu.

Bertsolari, bakezale, lagun,...

Beti arte, Kepa.

Xabier Leteren urteurrena

Abenduaren 4an Xabier Leteren urteurrena izango da.
Entzun ditzagun bere hitzak.
http://www.youtube.com/watch?v=oDWvaN60YBQ&feature=related

Agatha Mistery

Agatha Misteryren bildumako lehenengo bi liburuak erosi ditugu gure liburutegirako.

Agatha 12 urteko neskatila ausarta da, nagusitan detektibe liburuen idazlea izan nahi duena. Bere lehengusu Larryrekin batera, munduko toki desberdinetara bidaiatzen du hor gertatutako misterioak argitzeko.

Lehenengo bi liburuak "La perla de Bengala" eta "El enigma del faraón" Indian eta Egipton gertatzen dira.

Marrazkiak, Stefano Turconik egindak, oso alaiak eta bitxiak dira.

2011/11/12

GERONIMO STILTONen liburu berria atera da!

Guztiok ezagutzen dugu kazetari ausart hau: Geronimo Stilton.

Bere abenturaz goxatu eta primeran pasatu dugu bere pasadizoak irakurtzen.

Gure liburutegian bere liburuak oso arrakastatsuak izaten dira eta ale batzuk ditugu, gaztelaniaz zein euskaraz.

Bai, euskaraz ere!!!


Liburu berria argitaratu dute: Utikan hemendik, gaztakirtena!
Nahi izanez gero, hartu, ukitu, usaindu, miazkatu,...

2011/09/28

Mitologiako pertsonaiak


Aurten Mitologiako izakiak eta pertsonaien munduan murgilduko gara.
Hona hemen gaiarekin erlazionaturik dagoen liburu bat: Alegiazko munstruak eta izakiak.
Susaeta argitaletxekoa da eta estekan klikatuz gero informazio gehiago eskuratuko duzue
Zuen gustukoa izatea espero dut.

2011/09/26

GURE TXOKO KUTTUNA

Kaixo guztioi:
Uda amaitu da eta ikasturtea hasita dugu. Lagunak, liburuak, irakasleak...... zenbat gauza berri!!!
Liburutegian irakurtzeaz gain, etxeko lanak egin, interneten sartu, informazioa ere bila dezakegu.
Ongi etorriak Andra Mariko liburutegiaren txokora. Irakurketaz goxatu eta gauza berriak ikasi.