Beraz, Lurra izan zen zazpigarren planeta. Mundua ez da edozein planeta! Ba dago ehun ta hamaika errege (errege beltzak ahantzi gabe, noski), zazpi mila geografo, bederatziehun tratalari, zazpi milioi ta erdi mozkorti, hiruehun ta hamaika milioi handiuste harro; honek esan nahi du beraz, bi bilioi pertsona nagusi dagoela, guti gora behera.
Munduaren neurriak nolakoak diren ideia bat euki dezazuen, zera esango dizuet: elektrizitate indarra asmatu baino lehen, benetako gau-argi piztaile harmada bat mantendu behar zela sei kontinentetan: laurehun eta hirurogoitabi mila eta bostehun eta hamaika gau-argi piztaile.
Ipar Poloko argiontzi bakarraren piztailea eta hego Poloko argiontzi bakarraren bere kidea bakarrik, nagikeria eta alferkeriaz bizi ziren: urtean bi aldiz lan egiten zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario