2016/01/26

NEGOZIO-GIZONA

Laugarren planetan negozio-gizon bat bizi zen. Hain lanpetua zen gizon hura, ez zuela burua altxatu ere printze txikia etorri zenean.
Negozio-gizona

- Egun on, esan zion printze txikiak. Zure zigarroa itzalita dago.

- Hiru gehi bi berdin bost. Bost gehi zazpi hamabi. Hamabi gehi hiru berdin hamabost. Egun on. Hamabost gehi zazpi hogoita bi. Hogoita bi. Hogoita bi gehi sei berdin hogoita zortzi. Ez dut zigarroa berpizteko denborarik. Hogoita sei gehi bost berdin hogoita hamaika.  Huf! Bostehun ta bat milioi seiehun hogoita bi mila zazpiehun eta hogoita hamaika egiten du horrek orduan.

- Bostehun milioi zer?

-He! Oraindik al zaude hemen? Bostehun milioi zerak... ez dakit, ahaztu zait, hainbeste lan ba dudan! Ni ez naiz gero zozokerietan ari, ni seriosa naiz. Bi gehi bost, zazpi...

- Bainan bostehun miloi zer? Printze txikiak galdera bat egiten zuenean ez zuen sekulan amore ematen erantzuna izan arte.
Dirudunak burua altxatu zuen.

- Izarrak! 

- Horixe da bai, izarrak.

- Eta bostehun milioi izarretaz zer egiten duzu zuk?

- Bostehun milioi, seiehun hogoita bi mila zazpiehun hogoita hamaika. Ni seriosa naiz, zehatza.

- Eta izar horietaz zer egiten duzu?

- Zer egiten dudan?

- Bai.

- Ezer ez. Neuk edukitzen ditut. 

- Eta izarren edukitzeak zertarako balio dizu?

- Aberatsa izateko balio dit.

- Eta aberatsa izateak zertarako balio dizu?

- Beste izar batzu erosteko, norbaitek aurkitzen baldin baditu. 

- Nere izarren kopurua paper txiki batetan idazten dudala esan nahi du horrek. Eta gero paper hori kaxoi batetan giltzaz hesten dut.

- Eta hori dena al da?

- Nahikoa da!

"Guztiz harrigarriak dira benetan pertsona nagusiak" esan zion sinpleki bere buruari bidaiak irauten zuen artean. 

No hay comentarios: