Txit apartekoa zen bostgarren planeta. Denetarik tikiena zen. Gau argi edo farola bat eta gau-argi piztaile batentzako doi doia zegoen lekurik. Hor nonbait zeruan, etxerik gabeko, jenderik gabeko planeta batean, gau-argi piztaile batek zertarako balio lezakeen ez zekien oso ondo explikatzen printze txikiak. .
- Egun on, zergatik itzali duzu zure gau argia?
- Horixe da agindua, erantzun zuen piztaileak. Egun on.
- Eta zein da agindua?
- Nere gau argiaren itzaltzea da. Gau on.
- Horixe da agindua, erantzun zuen piztaileak. Egun on.
- Eta zein da agindua?
- Nere gau argiaren itzaltzea da. Gau on.
Eta berpiztu zuen.
- Bainan zergatik piztu berri duzu orain?
- Agindua horixe da, piztaileak erantzun zion.
- Nik ez dut piperrik ulertzen, esan zuen printze txikiak.
- Agindua horixe da, piztaileak erantzun zion.
- Nik ez dut piperrik ulertzen, esan zuen printze txikiak.
- Lanbide izugarria egiten dut nik hemen. Lehen zentzuduna zen lana. Goizean itzaltzen eta gauean pizten nuen. Egunaren beste, lo egiteko...
- Eta harrez gero agindua aldatu al da?
- Ez, agindua ez da aldatu, hortan datza arazo larria! Urtetik urtera planeta gero eta arinago hasi da itzulikatzen eta ez da aldatu agindua!
- Eta orduan zer? Printze txikiak esan zion.

- Orduan minutoko itzuli bat egiten du planetak orain eta ez dut atseden une gehiagorik, ez eta segundu bat ere. Minutuko behin pizten eta itzaltzen dut nik!
- Hori barregarri gero! Zure planetan egunak minutu bat irauten du!
- Hori barregarri gero! Zure planetan egunak minutu bat irauten du!
Urrunago, bere bidaia segitzen zuen bitartean esan zuen printze txikiak berekiko: "hau berau, beste guziek gutietsiko lukete; erregek, handiusteak, edaleak, tratalariak... denek. Hala ere, irringarri ez den bakarra dela iruditzen zait. Agian, bere buruaz besterik ez baita okupatzen izango da".
Urriki hasperen bat izan zuen eta esan zuen ere:
"Ene adixkide izan zitekeen bakarra zen hau berau. Bainan bere planeta benetan tikiegi da. Ez dago tokirik birentzat..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario