2016/01/21

BAOBAK



Haren planetaz, bai haren bidaiaz zerbait ikasten nuen egunero-egunero. Gogoetak nola ziren, halaxe zetorkidan dena emeki-emeki. Hirugarren egunean baoben zorigaitza ezagutu nuen.

Oraingoan ere arkumeari esker izan zen, printze txikiak zalantzak jota bezala galde egin bait zidan bat batean:

- Egia al da, arkumeek zuhaixkak jaten 
dituztela?

- Bai, egia da.

- Ah! pozik nago.
Arkumeek zuhaixkak jatea ala ez jatea zergatik hain garrantzitsu zen ez nuen ulertu. Printze txikiak esan zuen:
- Orduan... baobak ere jaten al dituzte?.

Baobak ez zirela zuhaixkak, elizak bezain zuhaitz haundiak baizik explikatu nion 

Normala denez, planeta guzietan bezala, belar onik eta belar txarrik ba zegoen printze txikiaren planetan. Beraz bada, ba zeuden belar onen hazi onak eta belar txarren hazi txarrak. Bainan ikustezinak dira haziak. Lurraren barnean lo egiten dute, haietariko bati erne egin behar duela bururatu arte...
Haurrak! Kontuz baobekin gero!
Bainan printze txikiaren planetan ba zen hazi izugarririk.-

... Baoba haziak hain zuzen ere. Planetaren zolua baoba haziz bete beterik zegoen. Baoba, hasieratik erauzi  behar da, bestela beranduegi izan daiteke. Planeta guzia trabatzen du. Bere erroek dena induskatzen dute. Eta planeta tikiegi baldin bada edo ta baobak gehiegi baldin badira, planeta leherrerazten dute beraiek.



No hay comentarios: