Aurrekoa baino hamar aldiz handiago zen seigarren planeta. Liburu neurgabeak idazten zituen jaun zahar bat bizi zen.
- Zer da liburu lodi hau? Printze txikiak esan zuen. Zer egiten duzu hemen?
- Ni geografoa naiz, esan zuen jaun zaharrak.
- Zer da hori, geografo bat?
- Zera da: itsasoak, hiriak, mendiak eta basamortuak non dauden ezagutzen duen jakintsu bat.
- Oso interesgarria da, esan zuen printze tikiak. Hori bai dela benetako lan bat! Benetan ederra da zure planeta, itsasorik ba al dago?
- Nik ezin dezaket jakin, geografoak esan zuen.
- Ah! eta... mendirik ba al dago?
- Nik ezin dezaket jakin, geografoak esan zuen.
- Eta hiririk eta hibairik eta basamorturik ba dago?
- Nik ezin dezaket jakin ere, geografoak esan zuen.
- Baina zu zara geografoa!
- Egia da, esan zuen geografoak, bainan ni ez naiz esploratzaile. . Geografoa importantegi da alferretan ibiltzeko. Ez da sekula bere bulegotik irtetzen. Bainan geografoak esploratzaileen bisita hartzen du. Galderak egiten dizkie eta haien oroitzapen eta oharrak hartzen ditu.
- Zer bisitatzeko kontseilua ematen didazu zuk? Eskatu zuen.
- Lur planeta, erantzun zion geografoak. Ospe ona ba dauka harek...
No hay comentarios:
Publicar un comentario