2016/01/28

MERKATARIA

Egun on, esan zuen printze txikiak. 

- Halan ekarri, esan zuen merkatariak. 
Egarri asetzen zuten pildora hobekituen merkataria zen. Astean bat irensten da eta ez da edateko behar gehiagorik eukiten. 
- Zergatik saltzen duzu hori? Printze txikiak esan zuen. 

- Denbora ekonomia handia da, esan zuen merkatalariak. Espertoek kalkuloak egin dituzte. Asteko berrogoita-hamairu minutu aurrezten da. 

- Eta berrogoita-hamahiru minutu horiekin zer egiten da? 

- Nahi dena egiten da...
"Nik berrogoita-hamahiru minutu banu, iturri batetarantz eztiki ibiliko nintzateke..." esan zuen printze txikiak bere baitan.

ORRATZAINAK

- Egun on, esan zuen printze txikiak. 

- Egun on zuri, esan zuen orratzainak.

- Zer egiten ari zara hemen, esan zuen printze txikiak.

- Bidaiariak milako multzoka bereizten ditut, esan zuen orratzainak. Bidaiariak dakarzkiten trenak batzutan eskuinerantz bestetan eskerrerantz igortzen ditut. 
Eta tren arin diztiratsu batek, trumoiak bezala burrunbatuz, orratzainaren etxetxoa dardarazi zuen.

- Oso presaka dabiltza horiek, esan zuen printze txikiak, zeren bila dabiltza?  

Eta bigarren tren arin diztiratsu batek burrunba egin zuen alderantzizko zentzuan. 
- Zer, iadanik ba datoz berriz? galdetu zuen printze txikiak.

- Ez dira berberak, esan zuen orratzainak, aldaketa bat da. 

- Zeuden lekuan, ez zeuden pozik ala?

- Gauden lekuan ez gaude inoiz pozik, esan zuen orratzainak. 

Eta hirugarren tren arin diztiratsu baten trumoiak burrunba egin zuen. 

- Haurrek bakarrik ba dakite zer bilatzen duten, esan zuen printze txikiak. Trapu panpina batengatik galtzen dute denbora, eta oso inportantea bilakatzen da, eta kentzen baldin bazaie negar egiten dute...

- Zoria badute, esan zuen orratzainak. 

2016/01/27

AZERIA

Orduan azeria ageri zen:
- Egun on, esan zuen azeriak.

- Egun on, erantzun zuen itzuli egin zen baina deus ikusi ez zuen printze txikiak.

- Nor zara zu? Oso ederra zara, esan zuen printze txikiak...

- Ni azeri bat naiz, esan zuen azeriak.

- Zatoz nerekin jolastera, proposatu zion printze txikiak. Honen ilun nagoen!...

- Nik ezin dezaket zurekin jolas, esan zuen azeriak. Ez naiz hezia.
- "Hezi" horrek zer esan nahi du?

- Gauza ahaztuegia da hori, esan zuen azeriak, "harremanak sortzea" esan nahi du.

- Harremanak sortzea?

- Jakina, esan zuen azeriak. Zu neretzat ehun mila mutiko tipi bezalako mutiko tiki bat besterik ez zara. Eta nik ez zaitut behar. Eta zuk ni ere ez nauzu behar. Ni ehun mila azeri bezalako azeri bat besterik ez naiz zuretzat, bainan zuk hezten banauzu, bakotxak bestearen beharra eukiko du. Munduan bakarra izango zara neretzat. Munduan bakarra izango naiz zuretzat...

- Ulertzen hasia naiz -printze txikiak esan zuen. Ba dago lore bat... uste dut harek hezi nauela...

- Ba liteke... esan zuen azeriak. Munduan edozer gerta daiteke.


Printze txikia eta azeria

Azeria ixildu eta luzaz begiratu zion printze txikiari:
- Hezi nazazu! Mesedez! esan zuen.

- Nik nahi nuke, erantzun zuen printze txikiak, bainan ez dut denbora askorik. Aurkitzeko lagun eta ezagutzeko gauza asko ba ditut.
- Hezten diren gauzak bakarrik ezagutzen dira, esan zuen azeriak. Bainan lagun edo adixkide merkataririk ez dagoen bezala, gizonek ez dute lagunik. Bat nahi baduzu, hez nazazu!

- Zer egin behar da? Printze txikiak esan zuen.

- Pazientzia handia behar da, esan zuen azeriak. Lehenik neregandik pixkat urrutiago, horrela, belarrean eseriko zara. Nik zeharretara begiratuko dizut eta zuk ez duzu deus esango. Mintzairak nahas mahas eta nahasketak sortzen ditu. Bainan egunetik egunera gero eta hurbilago eseriko zara.

Horrela printze txikiak azeria hezi zuen. Eta joateko ordua hurbil izan zenean:

- Ah! esan zuen azeriak, negar egingo dut!

- Beraz ez duzu ezer irabazten!

- Bai irabazten dudala, gariaren kolorearengatik, esan zuen azeriak.

Azeria eta garia 
Ondoren gaineratu zuen:
- Zoaz loreen ikustera. Zurea munduan bakarra dela ulertuko duzu. Gero adio esatera etorriko natzaizu eta nik sekretu bat eskainiko dizut opari gisa.

Printze txikia larrosen ikustera joan zen.

- Zuek ez zarete ene larrosa bezalakoak, zuek ez zarete ezer oraindik, esan zien. Inork ez zaituzte hezi eta zuek ez duzue inor hezi. Zuek nere azeria zen bezala zarete. Beste mila azeri bezalakoa zen, besterik ez. Bainan nere lagun bihurtu dut eta orain bakarra da munduan.

Larrosei ez zitzaizkien atsegin hitz horiek.
.
Eta azeriengana etorri zen:
- Adio, esan zion...

- Adio, esan zuen azeriak. Hona hemen nere sekretua. Oso sinplea da: bihotzez besterik ez da ongi ikusten. Begientzat, mamizkoa ikustezina da.

- Begientzat mamizkoa ikustezina da, printze txikiak berresan zuen hartaz oroitzeko.

- Arrosa hain inportantea da zuretzat harekin galdu duzun denboragatik.

- Ni neure larrosaren arduraduna naiz, printze txikiak esan zuen hartaz oroitzeko.

LORATEGIA

Bainan hondartz, harkaitz eta elurretan zehar luzaz ibili ondoren azkenean errepide bat aurkitu zuela gertatu zen. 
Arrosak
- Egun on, esan zuen.

Arrosa lorategi loratsu bat zen.

- Egun on, esan zuten larrosek.

Printze txikiak begiratu zien. Denek bere lorearen antza ba zuten.
- Nor zarete zuek? galdetu zien arras larriturik.

- Gu larrosak gara, larrosek esan zuten.

- Ah! esan zuen printze txikiak.

Eta belarrean etzanik negar egin zuenOso triste sentitu zen. Bere loreak, unibertsoan bere motako bakarra zela kondatu zion. Eta hona hemen lorategi bakar batetan bost mila ba direla denak elkarren irudi!

Gero esan zuen baita ere: "Lore bakar bat nuela aberatsa nintzela uste nuen, eta arrosa arrunt bat besterik ez daukat. Hori eta belauneraino iristen zaizkidan sumendiak eta gainera haietariko bat beharbada itzalia betiko. Horrek ez du oso printze handia egiten..."  Eta belarrean etzanik negar egin zuen.
 

OIHARTZUNA

Printze txikiak mendi handi baten igoera egin zuen. 
Guztiz idor, guztiz zorrotz eta zeharo gazi gazia da planeta hau

- Egun on! esan zuen, bada ezpaba

- Egun on ! egun on! egun on! erantzun zuen oihartzunak.

- Nor zara zu? Printze txikiak esan zuen.

- Nor zara zu? nor zara zu? nor zara zu? erantzun zuen oihartzunak.

- Izan zaitezte nere lagun, bakarrik nago, esan zuen.

- Bakarrik nago! bakarrik nago! bakarrik nago! erantzun zuen oihartzunak.

"Hau planeta bitxia! pentsatu zuen orduan.  Eta gizonek ez daukate irudimenik. Esaten zaiena berresaten dute... Ba nuen lore bat ene etxean: beti lehena mintzatzen zen..."

LORE KAXKARRA

Printze txikiak basamortua igaro zuen eta lore bat baizik ez zuen aurkitu. Hiru petalo zituen, lore kaxkarra...
- Egun on,  printze txikiak esan zuen.

- Egun on, loreak.

- Non ote dira gizonak? Printze txikiak eztiki galdetu zuen.


Egun batez, karabana bat igarotzen ikusi zuen loreak:
- Gizonak? Ene ustez sei edo zazpi ba dira. Dela urte batzu somatu nituen. Bainan ez da inoiz non aurkitzen diren jakiten. Haizeak eramaten ditu. Ez dute errorik. Horrek asko molestatzen ditu gizonak.
- Adio, printze txikiak esan zuen.

- Adio, esan zuen loreak.

2016/01/26

SUGEA

Lurran  oso leku guti betetzen dute gizonek. 

Jakina, pertsona nagusiek ez dizuete sinistuko. Haiek toki anitz daukatela uste dute. Baobak bezain garrantzitsu ikusten dute beren burua.

Guziz harritua izan zen printze txikia behin lurraren gainean zegoela, inor ez ikusteaz. Planetaz tronpatu zela beldur zen iadanik, ondarrean ilargi kolorezko eraztun bat mugitu zenean.
Printze txikia eta sugea
- Gau on, esan zuen printze txikiak badaezpadan.

- Gau on, esan zuen sugeak.

- Zein planetan eroria naiz ni? galdetu egin zuen printze txikiak.

- Lurran ... Afrikan, erantzun zuen sugeak.

- Ah, Lurran  ez dago inor beraz?

- Hemen basamortua da. Basamortuetan ez dago inor. Mundua handia da, esan zuen sugeak.

Harri baten gainean eseri zen eta begiak zerurantz altxatu zituen printze txikiak:

- .Begira nere planeta; geure gainean bertan dago... Baina ze urrun den!

- Ederra da, esan zuen sugeak, zu zertara zatoz hona?

- Lore batekin problemak ba ditut, printze txikiak esan zuen.
Luzaz begiratu zion printze txikiak sugeari:
- Zu abere bitxia zara, hatzamar bat bezain argala... Esan zuen azkenean printze txikiak.

- Bainan ni erregeren hatzamarra baino ahaltsuago naiz, sugeak esan zuen. Printze txikiak irri egin zuen.

- Zu ez zara oso ahaltsu... hankarik ere ez duzu, bidaiarik ere ezin egin dezakezu. 

Urrezko eskuturreko bat bezala printze txikiaren orkatilan biribilkatu zen. Sugeak esan zuen ere:

- Sortu den lurrera itzularazten dut, neuk hunkitzen dudana. Bainan zu zintzo, garbia zara eta izar batetik zatoz.

Ez zuen deus erantzun printze txikiak.

-  Zure planetako minak baldin bazaude nik egun batez lagun zaitzaket, nik...

LURRA

Beraz, Lurra izan zen zazpigarren planeta. Mundua ez da edozein planeta! Ba dago ehun ta hamaika errege (errege beltzak ahantzi gabe, noski), zazpi mila geografo, bederatziehun tratalari, zazpi milioi ta erdi mozkorti, hiruehun ta hamaika milioi handiuste harro; honek esan nahi du beraz, bi bilioi pertsona nagusi dagoela, guti gora behera.

Munduaren neurriak nolakoak diren ideia bat euki dezazuen, zera esango dizuet: elektrizitate indarra asmatu baino lehen, benetako gau-argi piztaile harmada bat mantendu behar zela sei kontinentetan: laurehun eta hirurogoitabi mila eta bostehun eta hamaika gau-argi piztaile.


Ipar Poloko argiontzi bakarraren piztailea eta hego Poloko argiontzi bakarraren bere kidea bakarrik, nagikeria eta alferkeriaz bizi ziren: urtean bi aldiz lan egiten zuten. 

GEOGRAFOA



Aurrekoa baino hamar aldiz handiago zen seigarren planeta. Liburu neurgabeak idazten zituen jaun zahar bat bizi zen.

- To! hona hemen esploratzaile bat, aldarrikatu zuen printze txikia somatu zuenean.


Geografoa- Nondik zatoz zu? esan zion jaun zaharrak.

- Zer da liburu lodi hau? Printze txikiak esan zuen. Zer egiten duzu hemen?

- Ni geografoa naiz, esan zuen jaun zaharrak.

- Zer da hori, geografo bat?

- Zera da: itsasoak, hiriak, mendiak eta basamortuak non dauden ezagutzen duen jakintsu bat.

- Oso interesgarria da, esan zuen printze tikiak. Hori bai dela benetako lan bat!  Benetan ederra da zure planeta, itsasorik ba al dago?

- Nik ezin dezaket jakin, geografoak esan zuen.

- Ah! eta... mendirik ba al dago?

- Nik ezin dezaket jakin, geografoak esan zuen.

- Eta hiririk eta hibairik eta basamorturik ba dago?

- Nik ezin dezaket jakin ere, geografoak esan zuen.

- Baina zu zara geografoa!

- Egia da, esan zuen geografoak, bainan ni ez naiz esploratzaile. . Geografoa importantegi da alferretan ibiltzeko. Ez da sekula bere  bulegotik irtetzen. Bainan geografoak esploratzaileen bisita hartzen du. Galderak egiten dizkie eta haien oroitzapen eta oharrak hartzen ditu. 

- Zer bisitatzeko kontseilua ematen didazu zuk? Eskatu zuen.

- Lur planeta, erantzun zion geografoak. Ospe ona ba dauka harek...

FAROLA PIZTAILEA


Gau-argi piztailea

Txit apartekoa zen bostgarren planeta. Denetarik tikiena zen. Gau argi edo farola bat eta gau-argi piztaile batentzako doi doia zegoen lekurik. Hor nonbait zeruan, etxerik gabeko, jenderik gabeko planeta batean, gau-argi piztaile batek zertarako balio lezakeen ez zekien oso ondo explikatzen printze txikiak. .

- Egun on, zergatik itzali duzu zure gau argia?

- Horixe da agindua, erantzun zuen piztaileak. Egun on.

- Eta zein da agindua?

- Nere gau argiaren itzaltzea da. Gau on.

Eta berpiztu zuen.
- Bainan zergatik piztu berri duzu orain?

- Agindua horixe da, piztaileak erantzun zion.

- Nik ez dut piperrik ulertzen, esan zuen printze txikiak.
- Lanbide izugarria egiten dut nik hemen. Lehen zentzuduna zen lana. Goizean itzaltzen eta gauean pizten nuen. Egunaren beste, lo egiteko...

- Eta harrez gero agindua aldatu al da?

- Ez, agindua ez da aldatu, hortan datza arazo larria! Urtetik urtera planeta gero eta arinago hasi da itzulikatzen eta ez da aldatu agindua!

- Eta orduan zer? Printze txikiak esan zion.
- Orduan minutoko itzuli bat egiten du planetak orain eta ez dut atseden une gehiagorik, ez eta segundu bat ere. Minutuko behin pizten eta itzaltzen dut nik!

- Hori barregarri gero! Zure planetan egunak minutu bat irauten du! 

Urrunago, bere bidaia segitzen zuen bitartean esan zuen printze txikiak berekiko: "hau berau, beste guziek gutietsiko lukete; erregek, handiusteak, edaleak, tratalariak... denek. Hala ere, irringarri ez den bakarra dela iruditzen zait. Agian, bere buruaz besterik ez baita okupatzen izango da".

Urriki hasperen bat izan zuen eta esan zuen ere:
"Ene adixkide izan zitekeen bakarra zen hau berau. Bainan bere planeta benetan tikiegi da. Ez dago tokirik birentzat..."

NEGOZIO-GIZONA

Laugarren planetan negozio-gizon bat bizi zen. Hain lanpetua zen gizon hura, ez zuela burua altxatu ere printze txikia etorri zenean.
Negozio-gizona

- Egun on, esan zion printze txikiak. Zure zigarroa itzalita dago.

- Hiru gehi bi berdin bost. Bost gehi zazpi hamabi. Hamabi gehi hiru berdin hamabost. Egun on. Hamabost gehi zazpi hogoita bi. Hogoita bi. Hogoita bi gehi sei berdin hogoita zortzi. Ez dut zigarroa berpizteko denborarik. Hogoita sei gehi bost berdin hogoita hamaika.  Huf! Bostehun ta bat milioi seiehun hogoita bi mila zazpiehun eta hogoita hamaika egiten du horrek orduan.

- Bostehun milioi zer?

-He! Oraindik al zaude hemen? Bostehun milioi zerak... ez dakit, ahaztu zait, hainbeste lan ba dudan! Ni ez naiz gero zozokerietan ari, ni seriosa naiz. Bi gehi bost, zazpi...

- Bainan bostehun miloi zer? Printze txikiak galdera bat egiten zuenean ez zuen sekulan amore ematen erantzuna izan arte.
Dirudunak burua altxatu zuen.

- Izarrak! 

- Horixe da bai, izarrak.

- Eta bostehun milioi izarretaz zer egiten duzu zuk?

- Bostehun milioi, seiehun hogoita bi mila zazpiehun hogoita hamaika. Ni seriosa naiz, zehatza.

- Eta izar horietaz zer egiten duzu?

- Zer egiten dudan?

- Bai.

- Ezer ez. Neuk edukitzen ditut. 

- Eta izarren edukitzeak zertarako balio dizu?

- Aberatsa izateko balio dit.

- Eta aberatsa izateak zertarako balio dizu?

- Beste izar batzu erosteko, norbaitek aurkitzen baldin baditu. 

- Nere izarren kopurua paper txiki batetan idazten dudala esan nahi du horrek. Eta gero paper hori kaxoi batetan giltzaz hesten dut.

- Eta hori dena al da?

- Nahikoa da!

"Guztiz harrigarriak dira benetan pertsona nagusiak" esan zion sinpleki bere buruari bidaiak irauten zuen artean. 

2016/01/25

EDALEA

Hurrengo planetan edale bat bizi zen. Oso tristura handian sartu zuen printze txikia bisita labur honek:
Edalea
  

- Zertan ari zara hor? esan zion edaleari. Botil huts bilduma baten ondoan eta beste botil bete bilduma baten aurrean ixilik zegoela aurkitu zuen.

- Edaten ari naiz, erantzun zion edaleak, aire ilun batez.
- Zergatik edaten duzu? Galdetu zion printze txikiak.
- Ahazteko, edaleak erantzun.

- Zer ahazteko? Zegoeneko urrikiturik galdetu zion printze txikiak.
- Lotsa naizela ahazteko, burua makurtuz aitortu zuen edaleak.

- Zeren lotsa? Eskatu zion jakin gosez printze txikiak hura lagundu nahirik.
- Edatearen lotsa! Azkenekotz esan zuen edaleak, ixiltasunean bere burua berriz izkutatuz.

Eta printze txikia zeharo harriturik joan zen.
"Benetan guztiz bitxi dira pertsona nagusiak" esaten zion bere buruari bere bidaiak iraun zuen bitartean.

HANDIUSTEA

Haundiuste harro bat bizi zen bigarren planetan:
- Ah! Ah! Horra hor miresle baten bisita! Aldarrikatu zuen haundiusteak printze txikia urrundik somatu eta. 

Zeren eta handiuste harroentzat, beste gizonak miresle bait dira.
Haundiuste harroa
- Egun on! dio printze txikiak, sonbrero bitxia duzu oso.
- Agurtzeko da, harroak erantzun zion. Txalotzen nautenean agurtzeko da. Bainan ez da hemendik inor inoiz pasatzen zoritxarrez.

- Ah bai? Ezer ulertu ez zuela esan zuen printze txikiak.

- Jo egin itzazu zure eskuak, bata bestearen kontra, harroak eman zion aholku.
Bere eskuak elkarren kontra jo zituen printze txikiak. Handiuste puztuak bere kapela altxatuz umilki agurtu zuen.

Bost minutu ariketa ondoren, printze txikia jokoaren monotoniaz nekatu zen.
Zera galdetu zion:
- Zer egin behar da sonbreroa eror dadin?
Bainan handiusteak ez zuen entzun, handiuste harroek ez dute inoiz goresmen besterik entzuten.
- Benetan, asko miresten al nauzu? Printze txikiari galdetu zion.
- Mireste horrek zer esan nahi du?
- Zera da, planetaren gizonik politena, dotorena, aberatsena, burutsuena naizela onartzea da, miresteak esan nahi duena.
- Bainan zure planeta honetan bakarra zara zeu!

"Egia esan, guziz bitxi dira pertsona nagusiak"; esan zion bere buruari, bere bidaiak iraun zuen artean.
  

ERREGEA

325, 326, 327, 328, 329 eta 330 asteroideen eskualdean aurkitzen zen. Guzi hauek bisitatzen hasi zen, zeregin bat bilatzeko eta zerbait ikasteko.
Lehenean errege bat bizi zen. Oso trono sinple baina handios batetan purpuraz eta katazuriz jantzirik eserita zegoen.
Erregea

- "Horra hor menpeko bat", aldarrikatu zuen erregek printze txikia nabaritu zuenean.
Bere buruari galdetu zion printze txikiak:
- "Nola arraio ezagut nazake ez banau sekulan ikusi?

Printze txikiak ez zekien, erregeentzat mundua oso sinplifikatua zenik. Gizon guziak menpeko dira haientzat.

- Maiestate... Noren edo zeren errege zara?

- Denen errege, guzien errege, erantzun zion sinplezia handiz.

- Denen errege?
Bere planeta, beste planetak eta izarrak erakutsi zizkion, keinu apal batez.
- Guzi honena?.

- Bai guzi honena...
Ez bait zen soilki errege bakar eta osoa, errege unibertsala baizik.
- Eta izarrek, betetzen ahal dituzte zure aginduak?

- Beharko! Berehala gainera. Nik ez diat desobedientziarik onartzen.
Hainbesteko botereak liluratu zuen printze txikia.

IHESA

Basa txori emigrapen batez baliatu egin zen ihes egiteko. Joan zen eguneko goizean ederki apaindu zuen bere planeta. Bere sumendi bizien kezuloak arretaz garbitu zituen. Bi sumendi bizirik zeukan. Goizean gosaria berotzeko oso egokia zen. Sumendi itzali bat ere ba zeukan euki. Sumendi itzalia garbitu zuen baita ere.

Bere sumendi bizien kezuloak arretaz garbitu zituen 
Baoben azken aldaxkak erauzi zituen ere. Printze txikia apur bat ilun zegoen. Berriz ez zela inoiz itzuliko uste zuen. Bainan goiz hartan, etxeko lan ezagun guziak oso goxoak iruditu zitzaizkion. Eta lorea azken aldiz ureztatu zuen eta hura bere aterbean sartzeko prestatu zenean negar egiteko gogoa zeukala ohartu zen.
- Adio -esan zion loreari.
Bainan harek ez zion erantzun.

- Adio - berresan zuen.
Loreak estula egin zuen, bainan ez zen bere katarrorengatik...
- Parka iezadazu - azkenean esan zion- tentela izan naiz. Saia zaitez pozik izaten

2016/01/22

LOREA

Printze txikiaren sekretua, arkumeari esker beti bezala, bostgarren egunean ikasi nuen. Ixiltasunean luzaz pentsatutako problema baten fruitua bezala, ezer esan gabe galdetu zidan bat batean:
- Arkumeak zuhaixkak jaten baldin baditu loreak ere bai, ez da?

- Aurkitzen duen guzia jaten du arkumeak. 

- Arrantzadun loreak baita ere?
- Zertarako balio dute arrantzek orduan?

 Sutan zegoela zera esan zuen:


-Milioi eta milioi izarren artean beste inon ere ez dagoen lore ale bakarra norbaitek maite baldin badu, izarrei begira egotea nahikoa zaio zoriontsu izateko. Honela dio bere baitan: "Ene lorea hor dago nonbait..." Bainan arkumeak lorea jaten baldin badu, izar guziak bat batean itzaliko balira bezala litzateke harentzat. Eta hori ez ote da garrantzitsua!

Ezin izan zuen gehiagorik esan. Ene besoetan hartu eta hura seaskatuz esan nion: "Maite duzun lorea ez dago arriskuan... Zure arkumearentzat muturreko bat marraztuko dut... Zure lorearentzat estalki bat marraztuko dut... Zera egingo dut..."


EGUZKIA

Ai printze txikia! Horrela zure bizitza tristea poliki poliki ulertu nuen.


Ez zenuen beste gozabiderik eguzkiaren sartzeen goxotasuna besterik.

- Eguzkiaren sartzeak gustatzen zaizkit... goazen batto ikustera...

- Bainan itxaron behar dugu...

- Itxaron zer...?

- Eguzkia sartzeko ordua itxaron behar dugu.

Lehenik harriturik gelditu zinen, geroxeago zeure buruaz irri egiteko. Eta zera esan zenidan:

- Uste nuen neure etxean nengoela!

- Egun batez berrogoi-ta hiru aldiz ikusi nuen eguzkia sartzen.

Geroxeago zera eransten zenuen.

- Ba al dakizu...? oso tristerik eta goibel gaudenean eguzkiaren oheratzeak maitatzen ditugu... 

2016/01/21

BAOBAK



Haren planetaz, bai haren bidaiaz zerbait ikasten nuen egunero-egunero. Gogoetak nola ziren, halaxe zetorkidan dena emeki-emeki. Hirugarren egunean baoben zorigaitza ezagutu nuen.

Oraingoan ere arkumeari esker izan zen, printze txikiak zalantzak jota bezala galde egin bait zidan bat batean:

- Egia al da, arkumeek zuhaixkak jaten 
dituztela?

- Bai, egia da.

- Ah! pozik nago.
Arkumeek zuhaixkak jatea ala ez jatea zergatik hain garrantzitsu zen ez nuen ulertu. Printze txikiak esan zuen:
- Orduan... baobak ere jaten al dituzte?.

Baobak ez zirela zuhaixkak, elizak bezain zuhaitz haundiak baizik explikatu nion 

Normala denez, planeta guzietan bezala, belar onik eta belar txarrik ba zegoen printze txikiaren planetan. Beraz bada, ba zeuden belar onen hazi onak eta belar txarren hazi txarrak. Bainan ikustezinak dira haziak. Lurraren barnean lo egiten dute, haietariko bati erne egin behar duela bururatu arte...
Haurrak! Kontuz baobekin gero!
Bainan printze txikiaren planetan ba zen hazi izugarririk.-

... Baoba haziak hain zuzen ere. Planetaren zolua baoba haziz bete beterik zegoen. Baoba, hasieratik erauzi  behar da, bestela beranduegi izan daiteke. Planeta guzia trabatzen du. Bere erroek dena induskatzen dute. Eta planeta tikiegi baldin bada edo ta baobak gehiegi baldin badira, planeta leherrerazten dute beraiek.



612 B asteroidea

Orduan garrantzi handiko bigarren gauza bat ikasi nuen: haren jatorrizko planeta apenas zela etxe bat baino haundiaoa. Horrek ez ninduen gehiegi harritzen.
Nik jakin, ba nekien, Lurra, Jupiter, Marte, Artizar eta horrelako planeta izenadun ezezik teleskopioz ere nekez ikus zitekeen beste ehundaka planeta txiki ba zela.
Asteroidearen aurkikuntza
Astronomoaren batek haietako bat aurkitzen duelarik, "izen" gisa numero bat ematen dio. "3251 asteroidea" deitzen dio adibidez.

Printze tipiaren planeta 612 B asteroidea zela esateko arrazoinak ba ditut nik. Astronomo turko batek 1909garren urtean teleskopioz ikusi zuen behin bakarrik asteroide hau.

NONDIK ZATOZ?

Denbora luzea behar izan nuen, nondik zetorren ulertzeko. Galdera anitz egin ohi zidan Printze tipiak baina ez zirudien nireak aditzen zituenik. Kasualitatez esandako hitz bakar batzuk dira, bai, pixkanaka pixkanaka den-dena ezagutarazi zidatenak. Nire abioia lehendabiziko aldiz somatu zuenean (ez dut nere abioiaren marrazkia egingo, nere ustez zailegia da eta) galdegin zidan:
- Zer arraio da gauza hori?

- Ez da gauza bat. Hegaz egiten du; abioi bat da. Nere abioia.
Harro harro nintzen ni, hegaz egiten nuela esan nionean.
Harek ohiukatu zuen orduan:
- Nola? Zeru gainetik erori zara ala?D


- Bai, esan nion humilki

- Ah! Bitxi da hori...
Eta printze tipiak egin zuen parrak ez ninduen batere poztu. Nere zorigaitzak serioski hartuak izan daitezen nahi  nuke nik.
- Beraz, zu ere zerutik zatoz! Zein planetatakoa zara zu?
Bere izatearen misterio beltzean berehala distira bat somatu nuen, eta bat-batean galde egin nion:
- Beste planetaren batetik zatoz zu beraz?

Marraz iezadazu arkume bat...



Printze txikia

 Marraz iezadazu arkume bat... 

Bat batean tximistak joa bezala zutitu nintzen. Nere begiak igurtzi eta ongi begiratu nuen. Eta arreta haundiz neri begira zegoen gizontto aparteko bat ikusi nuen. Horra hor geroxeago lortu nuen bere erretraturik onena. Hala ere, esan beharrik ez, ene marrazkia modeloa baino itsusiago zen noski.




Arkume 1
Egin, egin nuen orduan.

Arreta haundiz begiratu zuen gizonttoak. Eta gero:
- Ez. Arkume hori gaixorik dago iadanik. Egin ezazu beste bat.
Arkume 2
Halaxe egin nuen. Ene lagunak irrifarrez baina borondate onez zera esan zidan:
- Hori ez da arkumea hori aharia da...Adarrak ba ditu. Ikusten duzu ez?...
Orduan berregin nuen neure marrazkia.
Bainan aurrekoa bezala, ez zen onartua izan:
Arkume 3
- Zaharregi da hori, luzaz biziko den arkumea nahi dut nik.
Nere motorra desmontatzeko presaka nengoenez, pazientzia ia galdurik, honoko hau zirrimarratu nion:
Arkume 4
-Hor duzu kutxa. Zuk nahi duzun arkumea barnean dago.
Erabat harriturik geratu nintzen nere epaile gaztearen aurpegia argitu egin zelarik:
- Hauxe da nik nahi nuena hauxe! Arkume honek belar asko beharko duela uste al duzu? 

PRINTZE TXIKIA

Nobela motz honetan agertzen diren irudiak idazleak berak marraztu zituen.

Haur liburu bezala aurkeztu bazen ere, gai sakonak tratatzen ditu: bizitzaren zentzua, bakardadea, amodioa, kidetasuna,...

Istorioa saharako basamortuan hasten da. 
Hegazkinlari batek  istripu bat izaten du eta han Printze Txikiarekin topatzen da. 

Printzeak hegazkinlariari nondik datorren kontatzen dio: unibertsoko asteroide txiki batean bizi dela esaten dio eta pintzeak planeta batzuetatik egindako ibilbidea eta bertan ezagututako pertsonaiak  azaltzen dizkio.

Liburuak 27 kapitulu ditu eta kapitulu bakoitzean egun bat pasatzen da edo beste planeta batera joaten da.

2016/01/19

ANTOINE DE SAINT-EXUPÉRY

Bere benetako izena Antoine Marie Jean-Baptiste Roger de Saint-Exupéry izan zen eta 1900ko ekainaren 19an jaio zen, Lyon izeneko Frantziako hiri batean.

1944. urtean hil tzen, Mediterraneo itsasoan Marsellako kostaldetik hurbil.

Familia noble batean jaio zen eta haurtzaro alaia izan zuen, bere aitaren heriotza izan arren.

Ez zen ikasle ona izan. Soldaduzkan zegoenean pilotu egin zen eta lan horren ondorioz bere lenenengo lan idatzi zituen: Courrier Sud eta Vol de Nuit.

1932. urtetik aurrera kazetaritzan lan egin zuen. Vietnamen, Moscun eta Madrilen egon zen erreportaiak egiten. Hala ere ez zion hegan egitaeari utzi eta errekord batzuk apurtu zituen, istripu ugari izaten.

Bigarren Munduko gerran Frantziako armadan sartu zen. Garai horretan. 1943an Printxe Txikia burutu zuen.

1944ko urteko udan, misio batean zegoenen, bere hegazkina desagertu zen. Bere desagerpenaren misterioa urtetan iraun zuen baina 2000. urtean  Antoinen zilarrezko eraztuna eta hegazkinaren hondarrak aurkitu ziren .

PRINTZE TXIKIA

URTARRILAREN 19tik OTSAILAREN 12ra
 PRINTZE TXIKIAREN INGURUKO ERAKUSKETA 
ANDRA MARIKO LIBURUTEGIAN