Ilargiak Lurraren inguruan bira egiten duenean, Eguzkiak argiztaturiko ilargi-zona posizio anitzetan egon daiteke, egunen arabera. Horren ondorioz, Lurretik begiratuta, hainbat forma ikusten dugu, ilargi-fase izenekoak.
ILBERRIA
Fase horretan, Eguzkiaren argiak Ilargiaren ezkutuko aldean jotzen du; hau da, Lurretik ikusten ez den aldean. Hori dela eta, ezin dugu Ilargia zeruan ikusi.
ILGORA
Lurretik begiratuta, Ilargiak D letraren itxura du, eguzkiak argiztatutako zatia Eguzkiaren ekialdeko hemisferio delako. Eguerditik gauerdirarte ikusten da.
Lurretik begiratuta, Ilargiak D letraren itxura du, eguzkiak argiztatutako zatia Eguzkiaren ekialdeko hemisferio delako. Eguerditik gauerdirarte ikusten da.
ILBETEA
Fase horretan, Eguzkiak guztiz argitzen du Lurretik ikusten den Ilargiaren aldea, Ilargia Eguzkiaren aurrez aurre kokatuta baitago. Ilunabarretik egunsentira arte ikusten da.
ILBEHERA
Fase horretan, Lurretik ikusita, Ilargiak C letraren itxura du, Eguzkiak Ilargiaren mendebaldeko hemisferioa argitzen baitu. Gauerditik eguerdira arte ikusten da.
Bideo honetan ikusiko duzue:
No hay comentarios:
Publicar un comentario