Elezahar batzutan jainkoaren begi modura ere aurkezten zaigu Eguzkia.
2013/01/15
EGUZKI-AMANDREA
Eguzkia edo Eguzki-Amandrea ere jainko garrantzitsua izan da euskaldunentzat, berak ematen du beroa eta argia, eta bere menpe dago lurrean bizitza; eguraldi ona edo txarra, uzta oparoa edo eskasa. Baina horrez gain, lurrazpiko jeinuengan botere handia du; eguna argitzean bere bizilekura erretira arazten baititu. Eguzki izpiek harrapatzen dituztenean zenbait jeinuk eta aztik, boterea eta doainak galtzen dituzte. Horregatik, Eguzkiaren boterea irudikatzen duen eguzkilorea jartzen da baserriaren sarrerako atean, jeinu gaiztoak uxatzeko.
Elezahar batzutan jainkoaren begi modura ere aurkezten zaigu Eguzkia.
Elezahar batzutan jainkoaren begi modura ere aurkezten zaigu Eguzkia.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario