Jentilak Euskal Mitologiako izakiak ziren, kristautasunaren aurreko euskal herritarrak irudikatzen zituenak.
Gizon erraldoi eta basati hauek mendian bizi ziren eta izugarrizko indarra zuten. Euren indarrez harri handiak mugitzeko gai ziren eta harri horiek gaur egun monumentu megalitikotzat dauzkagu.
Basati itxura izan arren jentilak baketsuak eta baikorrak ziren. Mairu ere esaten zaie.
Leiendak dioenez hain altuak ziren non itsasotik arropa batere busti gabe paseatzeko gai ziren, frakak belaunetaraino igota.
Kristautasuna etorri zenean, beraien bizimodua aldatu egin zen, eta mendian bizi ziren, bakarrik, etxe urrunetan, beste herritar kristau guztiengandik aldenduta
Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, Olentzero izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harrez geroztik, Kixmiren (Jesus) etorrera jakinarazten du.
Desagertu baziren ere berba asko utzi digute: Jentil-baratze (mairu-baratze); Jentil-etxe (trikuharri); Jentil-zubi (harrizko zubi); Jentil-zulo; Jentil-leiho (zuloa harrian); Jentil-harri (harri handia); Jentil-festa (kristauena ez den festa); Jentil-herri (kristaua ez den herria); ...
2 comentarios:
oso hona informazio hau jentilei. Nola deitzen da web gunea?
Kaixo malen
Pozten naiz zure gustukoa izatea. Blog hau Andra Mariko txoko kuttuna deitzen da. Getxoko Andra Mari ikastetxeko liburutegiaren Bloga da.
http://blog-liburu-andramari.blogspot.com.es/
Publicar un comentario