- Bai, bai, gaur da eguna, bainan lekua ez da hemen...
Mururantzako bidea segitu nuen. Ez nuen oraindik inor entzuten, ez eta inor ikusten ere.
Murrutik hogoi metrotara nengoen eta ez nuen oraindik ezer ikusten.
Ixilgune bat eta, esan zuen berriz:
Gelditu nintzen bihotz larri, bainan ez nuen oraindik deus ulertzen.
- Zoaz orain! esan zuen, jetsi nahi dut.
Orduan neuk murru azpirantz behititu nituen begiak eta jauzi bat egin nuen! Han zegoen, printze txikiarenganantz tente, hogeita hamar segundutan hiltzen zaituen horietariko suge hori bat. Ene pistola ateratzeko sakela miatuz, lasterka hasi nintzen; bainan zarata egin nuenenz, sugea ondarrean ixuritu eta hondatu zen, emeki ahitzen den ur txirrio bezala, presarik gabe, metalezko zarata arin batez, eta harrien artean abilki izkutatu zen.
Printzea neure besoetan hartzeko ozta-ozta iritsi nintzen mururaino
Elurra bezain zuria zegoen, gaixo gizontxoa.
Elurra bezain zuria zegoen, gaixo gizontxoa.
- Zer arraio da historio hori! Orain sugeekin hitz egiten duzu!
Bere betiko urrezko tapaukia deslotu nion. Lokiak bustitu eta edan arazi nion.
Eta esan zidan:
- Zure tresnari faltatzen zitzaiona aurkitu duzu eta pozik nago. Etxera joan ahalko zara.
- Nola dakizu zuk?
- Nola dakizu zuk?
Nere lanaren bukatzea lortu nuela esatera nindoakion, hain zuzen!
Ez zion ene galderari erantzun. Bainan erantsi zuen:
- Ni ere gaur etxera noa...
Gero goibel.
- Askoz urrunago... askoz zailago da...
Luzaz itxaron nuen. Apurka apurka berotzen zela nabaritu nuen:
- Gizontxo, beldurtu izan zara?
Jakina beldurtu izan zela! Bainan eztiki irri egin zuen:
- Gau honetan askoz beldurrago izango naiz...
- Gauez izarrei begiratuko diezu. Nerea txikiegia da non dagoen erakus diezazudan. Hobe horrela. Izarretatik edozein bat izango da zuretzat neure izarra. Orduan izar guziei begiratzea atsegingo duzu... Denak zure adixkideak izango dira. Gainera opari bat egingo dizut.
Berriro irri egin zuen.
- Ah! Gizontxo hori! Nola gustatzen zaidan irri hori entzutea!
Berriz irri egin zuen. Ondoren seriosa bihurtu zen:
- Gau honetan... Ba dakizu... Ez etor...
- Nik ez zaitut utziko.
- Min naizela irudituko zaizu, hil zorian naizela. Hola da. Ez duzu hori ikusi behar, ez du balio...
- Nik ez zaitut utziko.
- Min naizela irudituko zaizu, hil zorian naizela. Hola da. Ez duzu hori ikusi behar, ez du balio...
Gau hartan, ez nuen bidean abiatzen ikusi. Zaratarik gabe ihes egin zuen. Harenganaino heldu nintzenean, oso erabakirik aurkitu nuen, urrats azkarrez zebilen.
Bakarrik esan zidan:
Eta eskutik heldu zidan. Bainan berriz kezkatu zen:
- Oker zaude. Bihotz min izango zara. Hil antza hartuko dut eta ez da egia izango.
Ni ixilik nengoen.
- Ulertu behar duzu, urrunegi dago. Ezin dezaket gorputz hau eraman. Astunegia da.
- Esan zuen ere:
- Ba dakizu... ene lorearen... ni neu naiz haren arduraduna! Hain ahula den! Eta hain gixakoa da. Mundu guziaren kontra bere burua defendatzeko lau arantza kazkar besterik ez du...
Zutik ezin egon nintekeen eta eseri egin nintzen. Esan zuen:
-Horixe... Besterik ez, dena da.
Pixka batez zalantzan egon eta zutitu zen. Urrats bat egin zuen.
Ni ezin mugituz nengoen.
Bere orkatilaren ondoan tximist hori bat besterik ez. Geldirik geratu zen une batez. Ez zuen oihukatu. Arbola erortzen den bezala, eztiki erori zen. Ondarrarengatik ez zuen zaratarik ere egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario