2016/02/01

BASAMORTUA

Basamortuan, ene aberiaren zortzigarren egunean geunden gu, eta merkatarien historioa entzun nuen nere ur horniduraren azken ttanttoa edanez.

- Ah! esan nion printze txikiari, oso politak dira zure historioak bainan nik ez dut oraindik nere hegazkina konpondu, ez dut edatekorik, eta biziki pozik nintzateke neu ere, iturri batetarantz emeki emeki banindoa!  

Ez zuen nere arrazonamendua ulertu eta erantzun zidan:
- Nahiz hiltzera goazen, adixkide bat eukitzea ongi dago, lagun bat euki izateaz oso pozik nago.

"Ez du arriskua neurtzen, esan nion neure buruari. Ez da inoiz ez egarri ez eta gose ere. Eguzki apur bat nahiko zaio..."

Bainan begiratu zidan eta ene pentsaketari erantzun zion:
- Egarri naiz ni ere... bila dezagun putzu bat...

Etsipen une bat ukan nuen: basamortuaren handitasunean putzu bat, hola, menturaz bilatzea zentzugabea da. Hala ere ibiltzen hasi ginen. 
Ilundu egin zen eta ixilik ordu batzuz ibili ondoren izarrak argitzen hasi ziren. 

Nekatua zegoen. Eseri egin zen. Ni haren ondoan eseri nintzen. Eta ixilgune bat pasa ondoren berriz esan zuen:
- Izarrak ederrak dira, ikusten ez den lore batengatik...

- Basamortua ederra da, gaineratu zuen.

- Bai, esan nion printze txikiari, nahiz etxe, nahiz izar edo basamortu, gauzen edertasuna egiten duena ikustezina da!
Printze txikia lokartu zenez, ene besoetan hartu eta bidea segitu nuen. Hunkitua nintzen. Altxor ahul bat neramala iruditzen zitzaidan. 

"Lo dagoen printze txiki honengan gehien hunkitzen nauena da, lore bati dion zintzotasuna; lo dagoela ere larrosaren irudiak, lanpara bateko garrak bezala dirdiratzen du harengan.

 Eta horrela ibiliz, egunsentian aurkitu nuen putzua.

No hay comentarios: