2016/02/01

PUTZUA

Aurkitutako putzuak ez zeukan Saharako putzu antzarik. Saharako putzuak ondarrean eginiko zulo sinpleak dira. Honetxek herri txiki bateko putzuen antza zeukan; bainan ez zegoen inongo herririk, ametsetan nintzela uste nuen. 

- Bitxi da, esan nion printze txikiari, dena dago prest: txirrika, treska eta soka...

Irri egin zuen, soka hunkitu eta txirrikari eragin zion. 
Irri egin zuen, soka hunkitu zuen, eta txirrita ibil arazi zuen
- Entzuten ahal duzu, esan zuen printze txikiak, geuk putzu hau iratzartzen dugu eta kantatzen du...
  
Putzuloraino jaso nuen ontzia emeki. Zutik ezarri nuen, finko. Belarrietan txirrikaren kantuak irauten zidan, eta oraindik dardaraka zegoen uretan eguzkiaren dardara ikusten nuen. 

- Ur honen egarri naiz, emaidazu edaten, esan zuen printze txikiak. 

Eta orduan zer bilatzen zuen ulertu nuen!
Ontzia bere ezpanetaraino altxatu nuen. Begiak itxirik edan zuen. 

- Zure planetako gizonek lorategi berean bost mila arrosa hazten dituzte... eta bilatzen dutena ez dute atzematen, esan zuen printze txikiak. 

- Ez, ez dute atxematen, erantzun nion. 

- Eta bilatzen dutena ordea, larrosa bakar batetan edo ur apur batetan aurki liteke...

- Jakina erantzun nion. 

Eta printze txikiak erantsi zuen:

- Bainan begiak itsuak dira, bihotzez bilatu behar da.
Edan nuen, eta gero arnas hartu nuen. Ondarrak, egun sentian eztiaren kolorea du. Ezti kolore honetaz ere pozik nengoen. Zergatik penaturik egon behar nezakeen...

 Zera esan zidan:
- Ba dakizu... Mundura erori nintzenetik urte urrena bihar izango da...
Gero, ixilgune baten ondoren, esan zuen berriz:
- Hemendik oso hurbil erori nintzen...
Eta gorritu egin zen.
- Orduan ez da txiripaz edozein bizi tokitatik mila milatara bakar bakarrik bazenbiltzan, orain dela zortzi egun, ezagutu zintudan goiz hartan? Zure erorketaren lekurantza itzuli bidean? 
Printze txikia gero eta gorriago.

- Ah! beldur naiz, esan nion.

Bainan erantzun zidan:
- Zuk orain lan egin behar duzu. Zeure tresnarantz itzuli behar duzu. Hemen itxarotuko zaitut. Etor zaitez bihar. 

Bainan ez nintzen segur. Azeriaz oroitu nintzen. Norbaitek hez gaitzala onartuz geroz, negar egiteko arriskutan egoten gara. 

No hay comentarios: