2013/12/17

SAN TOMAS JAIA



San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 
21ean egiten den baserritarren feria eta jaia da. Herri batzuetan ospatzen da: Bilbon, Donostian,  Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian,….. Historian baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal baserriaren kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta talo dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.

Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar askok aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko epea Tomas eguneraino luzatzen zen. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.

Andra Mari ikastetxean ere  ospatzen dugu Santu Tomas azokan. Bertan  ikasleek sortutako  horma-irudiak, jostailuen trukeak, txorizo goxoa, txerriaren zozketa eta abarreko gauzekin  goxatzeko aukera izango dugu.

2013/12/03

ZER ETA NON: SARIDUNAK

Talde ugari izan ziren Zer eta Non kanpainan parte hartu eta asmatu zutenak eta sariak zikloka banatu ditugu.
HAUR HEZKUNTZA:ID32
1. ZIKLOA:PB11
2. ZIKLOA:PB31
3. ZIKLOA: PB61
Sariak, gaur, Euskararen Egunean, banatu ditugu.
6. mailan Gosari Euskaldun eta Osasuntsua burutu dute. Bapo bapo  gosaltzeaz aparte euskara ibili dira eten gabe.




2013/11/29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu Andra Mari ikastetxean. Ekintza desberdinak burutuko ditugu.
  • Irratsaio bat, Haur Hezkuntzako ikasleek eskeinitakoa.
  • Bertso saioa, dantzak eta biribilketa.
  • Zinema euskaraz. 

2013/11/28

ZER ETA NON

Atzo bertan Zer eta Non kanpainaren amaiera izan zen.
Eta zeintzuk ziren igarri  beharreko Euskal Herriko arte lanak?
Andra Mariko Haur Hezkuntzan, Puppy, Guggenheim museoaren aurrean dagoen txaku loreduna.
Lehen Hezkuntzan, Haizearen Orrazia, Txillidak Ondarretako hondartzan kokatutako  eskultura.

Donostiako Antigua  auzoan eta Ondarretako hondartzaren ipar-mendebaldeko muturrean Eduardo Txillidaren  eskultura multzoa da, 1977 urtean jarritako burdinezko hiru atalek osatua.


 




Jeff Koonsek 1992an sortutako eskulturak Terrier arrazako txakurkume bat irudikatzen du. Atzairuz eginda eta lorez estalita,  Bilboko Guggenheim museoaren  aurrean kokatuta dago. 



NAHIKARI AYO, IV. EUSKARA SARIA

Ezagutzen duzue argazkian agertzen neska?
Bai, Nahikari da, 3. zikloan bertsolaritza ematen duen irakaslea.
Gure Nahikarik, gaur bertan,  azaroaren 28an, 20:00etan, Biscaytik Areetako Bake Eder Ezagutza Zentroan Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du.
Getxoko Udalak euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmentzen diren Getxoko erakunde, elkarte edo pertsonak goraipatzen ditu Sari honekin.
Nahikarik hamar urte daramatza ikastetxeetatik bertsolaritza klaseak ematen, lan honetan  euskara, umore ona  eta dibertimentua lotuz.
"Ni saiatzen naiz transmititzen euskara ez dela bakarrik eskolako kontua, kaleko kontua ere badela"- azaldu du Nahikarik.
ZORIONAK, NAHIKARI, MEREZI DUZU ETA

2013/11/26

HIPATIA

Ezaguna egiten zaigu emakume honen izena, ezta? Alejandriako Hipatia astronomo ospetsua izan zen eta aurreko ikasturtean bere bizitzaren berri izan genuen.
Gogoratu nahi baduzue:
http://blog-liburu-andramari.blogspot.com.es/2013/02/emakumeak-astronomian-alejandriako.html
Astronomo aparta  izateaz gain, filosofian eta matematikan nabarmendu zen.
Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren  “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Apolonioren “Konikak” lanean geometriari buruzko tratatu bat  idatzi zuen eta bere aitarekin batera Euklidesen “Elementuak” eta “Almagesto”aren gainerakoa komentatu zituen.
 Neska bikaina, benetan, Alejandriako Hipatia!


AZAROA

2013/11/25

ARKIMESEN PRINTZIPIO

 Likido batean sartutako gorputz guztiek , kanporatutako likidoaren  pisu bereko bulkada bertikal bat jasango dute goraka.

2013/11/22

ARKIMEDESEN ASMAKUNTZAK

Arkimedesen katapulta
Torlojua













Poleak



Palanka











ARKIMEDES

Arkimedes Sirakusan , Sizilian, K. a. 285an jaio zen eta   toki berean hil zen  K. a. 212an. Matematikari, fisikari eta ingeniari greziarra zen, antzinaroko  zientzialari garrantzitsuenetariko bat, hain zuzen ere.

Ez dugu askorik ezagutzen Arkimedesen bizitzaz baina  bere ekarpenak ugariak izan ziren, hala nola:
  •  Π zenbakiaren kalkulua.
  • Zirkuluaren geometriaren ikasketak.
  • Palankak
  • Poleak
  • Torlojuak
  • Gerra makinak.
  • Eta oso ospetsua den Arkimedesen printzipio.

PITAGORASEN TEOREMA

Pitagorasen Teoremak matematika klaseetan buruhauste handiak eman zizkigun. Milaka ariketa egin behar izan genituen teorema ondo menperatzeko.
Ondorengo bideoan teoremaren azalpena eta zertarako erabili  ahal dugun azaltzen da.
Lehen Hezkuntzan ez duzue ikasi behar, baina agian zuen gurasoeei gustatuko zaie  gogoratzea.

2013/11/21

PITAGORAS eta BERE TEOREMA MADARIKATUA.

Munduko ikasle anitzentzat  Pitagorasen teorema ametsgaizto bat bihurtu zen beren gaztaroan. Nor izan zen teorema madarikatu hura  burutu zuena?

Pitagoras izan zen  Aintzineko Greziako matematikaririk ezagunena,  filosofoa,  jakintsua, ikertzailea, naturalista, abenturazalea, mistikoa, teologoa, profeta, baina batez ere maisua. 


K. a. 580.  urtearen inguruan Samos  uhartean jaio zen.
40 bat urte izango zituenean,  tirania aldentzeko nahian,  Samos  utzi eta  Krotonara  joan behar izan zuen. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Pitagorismo  izendatu zen mugimendu erlijioso horren  sortzaile izan zen.

Pitagorasi, Musikaren aritmetikaren oinarria eta jatorrizko kosmologia ez geozentrikoa bururatu zitzaion. Zenbakien lehenengo sailkapena egin zuen eta zenbaki perfektuak, lagunak eta poligonalak ikasi zituen. Geometrian triangelu, poligono, poliedro, zuzen paralelo, zirkulu, esfera, zirkulu-sektore, eta abarrei buruzko teorema elemental asko berarenak ei dira. Teorema horiek Euklidesen Elementuak liburuan aurki ditzakegu, berak ez baitzuen inolako idatzirik utzi.

Baina, dudarik gabe, ospetsuena Pitagorasen Teorema izenekoa da.

Jakintsu izan zen dudarik gabe, eta bere esaldi ezagunenen artean hau aipatuko genuke.
Haurrak hezi behar ditugu, gizon-emakumeak 
zigortu behar ez izateko

2013/11/19

MATEMATIKAREN GIZA AURPEGIA

Guztiok ezagutzen dugu hainbat pertsonaia jakintsuen eta ospetsuen bizitza: musikariak, margolariak,
aktore-aktoresak, idazleak,...
Baina ia ia ez dugu ezer jakiten matematika eta teknologia arloetan  aurrerapenak bultzatu dituzten gizon-emakumeei buruz.
Azaroaren 21etik abenduaren 12ra "Matematikaren Giza Aurpegia" erakusketa izango dugu LIburutegi Handian.
Erakusketa honetan Matematikaren Historian garrantzia handia izan duten pertsonaien berri izango dugu. Izen batzuk, agian entzun ditugu: Pitagoras, Arquimedes, Hipatia,...
Beste batzuk, berriz, zeharo ezezagunak dira geuretzat: Al-Khowarizmi, Sophie Germain, Hilbert,...
Pertsona hauei aurpegia ipintzea eta hauek apur bat gehiago ezagutzea da gure helburu nagusia, azken finean Matematikaren giza aurpegia erakustea.

ZER ETA NON kanpaina

Bihar,azaroaren 20an, Zer eta Non kanpainari hasiera emango diogu.
Euskal Herriko arte-lan bat asmatzea izango da kanpainaren helburua.
Haur Hezkuntzako ikasleek eta Lehen hezkuntzakoek hormirudi desberdinak izango dituzte, baina bietan egunero, pista batekin batera, argazki puzzle bat osatzen saiatuko gara.
EKIN LANARI!!!!!

2013/11/18

LABAR ARTEA EUROPAN.


Munduko toki guztietan agertzen dira labar artearen adibideak.
Europan 200 leize baino gehiago ezagutzen ditugu, horietarik 180 luze Iberiar Penintsularen iparraldean eta Frantziaren hegoaldean.
Oso ezagunak dira Lascauxen (Frantzian) eta Altamirako leizean (Kantabria, Espainia) topatutakoak.
Zaldia. Lascaux. Frantzia
Zonalde hauetan animalien errepresentazioak agertzen dira: bisonteak, mamutak, zaldiak,  
ahuntzak,....

Oso irudi errealistak dira eta askotan hormetako erreliebea erabiltzen zen  irudikapena nabarmentzeko.

Kolore askotakoak ziren.



Bisontea. Altamira. Espainia

 
Cova del cavals


      Espainiako ekialdean
       badaude ere mota
       honetako pinturak.

       Ehiza eskenak eta giza
       irudi sinpleak agertzen
       dira.

       Kolore bakarrekoak ziren

2013/11/01

LABAR ARTEA EUSKAL HERRIAN

Euskal Herria historiaurreko aztarnategi asko dago.

Gehien erabilitako baliabideak pintura eta grabatua ziren. Erliebeak ere badaude, baina horiek grabatuak eta pinturak baino askoz ere urriagoak dira.


Bisonteak-SANTIMAMIÑEko haitzuloa
Euskal Herriko labar arteari begiratuta, esan behar da arte horren adierazpenak dituzten dozena bat santutegi ezagutzen direla. Aipagarrienak:
  • Laperrako haitzuloa (Karrantza, Bizkaia)
  • Arenazako haitzuloa. (Galdamesko San Pedro, Bizkaia)
  • Santimamiñeko haitzuloa (Kortezubi, Bizkaia)
  • Altxerriko haitzuloa (Aia, Gipuzkoa)
  • Ekaingo haitzuloa (Deba, Gipuzkoa)
  • Isturitzeko haitzuloa (Nafarroa Beherea)
Ondorengo helbidean aztarnategi horien informazioa eta bisita birtualak ikus ditzakezue.

www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-4874/eu/contenidos/informacion/visitas_virtuales/eu_visitas/visvir.htm

Zaldiak-EKAINgo haitzuloa

l

2013/10/18

HISTORIAURREA: NOLA MARRAZTEN ZUTEN GURE ARBASOEK?

Historiaurrea, duela bost mila urte inguru, gizakia sortu zenetik idazkera asmatu zen arte dagoen garaia da.
Gure arbasoek oraindik idazten ez zekitenenean kobazuloetako hormetan marrazkiak egiten hasi ziren.
Bertan bizitzako gertakizunak irudikatzen zituzten: ikusitako animaliak, dantzak, ehizak,...
Marrazki hauek munduko toki guztietan agertzen dira.

 









2013/10/13

ARTEA

Aurten liburutegian landuko dugun gaia ARTEA izango da.
Arte mota desberdinak daude.
Jakintsuek diotenez 7 dira arte motak.
1. Arkitektura
2. Dantza
3. Eskultura
4. Margoketa
5. Literatura eta antzerkia
6. Musika
7. Zinema
Gai honekin arituko gara ikasturte honetan
 PRESTA ZAITEZTE!!!!!

2013/10/03

UDAZKENA


Eguzki amandrea,
Zer dakarzu berri? Udazkena da eta hostoak erori.

2013/09/09

LANEAN BURU BELARRI

Bai, horixe! Lehenengo egunetik lanean hasi dira gure ikasle jatorrak. Udako berriak kontatu ostean, buru belarri murgildu dira eskolako zereginetan. Eguzkia ere etorri zaigu bisitatzera. Hau poza!

2013/06/27

ETA AMAITU DA!

Ikasleak oporretan daude jadanik baina irakasleok oraindino jarraitzen dugu lanean, bihar arte.
Opor usaina antzematen da ikastetxeko pasiloetatik.
Ea  hainbeste itxaron dugun udak  jardunaldi ederrak oparitzen dizkigun!
Laster arte.

2013/06/06

SARIDUNAK!!!!!

Jadanik burutu dugu, laguntzaileen arteko zozketa eta bi irabazle ditugu:
Ane Ochoa, PD41eko taldekoa eta María Barrena, PD42ko taldekoa. Hemen ditugu aukeratutako liburuekin.

ZORIONAK ETA JARRAITU LAGUNTZEN!!!!!!


2013/06/03

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK

Bihar ekainaren 4an, eguerdiko 13:00etan liburutegia ordenatzen lagundu duten ikasleen artean zozketa burutuko dugu.
Batzuek ehunka papeleta dituzte eta saridunak izateko aukera gehiago!
Bi izango dira irabazleak:  nahi duten liburua aukeratu eta opari gisa jasoko dute. BERRIA, NOSKI!

2013/05/30

FURRA-FURRA


Ekintza berria antolatu dugu ikastetxean. Datorrean astean, ekainaren 5etik-11ra, Euskal  musika  eta abeslariei buruzko jakinmina  sortzeko  Furra-Furra kanpaina  hasiko da.
Bi helburu nagusi ditu kanpainak honek:
·         Alde batetik euskararen erabilera bultzatzea gelan, nahiz gelatik kanpo.
·         Bestetik, Euskal abeslari eta bere kanta baten  izena asmatzea.
Aurretik lehen pisuko kortxoan hormirudi bat kokatuko da, non abeslari/talde batzuen  datuak jarriko dira: argazkiak, biografia, abestien izenburuak eta letra zatiak,…

Kanpainaren  pertsonaia eta kanta,  hormirudian  agertutakoen  artean egongo dira.

Ekainaren 5etik aurrera, egunero bi pista agertuko dira.
·          Batean, abeslariaren datuak azalduko  dira.
·         Bestea, irudi baten bitartez, kantarekin erlazionaturik egongo da.
Sariak Musika astean banatuko dira.
 

2013/04/23

XABIER MENDIGUREN gure ikastetxean

Gaur, Liburu Eguna, Xabier Mendiguren 3. zikloko ikasleekin egongo da.
"Ezin da ipuinik asmatu, ala" liburua irakurri ostean solasaldi bat izango dute idazlearekin.

ONGI ETORRI, XABIER!!

2013/04/15

SENDATUTA DAUDE!!!

Jadanik sendatuta daude gure pelutxe gaixoak. Lan handia egin zuten Basurtuko sendagileek, baina Andra Mariko ikasle zintzoen laguntza bikaina izan zuten.
Katarroak, tripako minak, zauriak, barizelak, hausturak,.... mota guztietako gaixotasunak ikusi genituen.
Pozaren pozez itzuli ziren eskolara. Ea zenbat mediku ateratzen diren irteera honetatik!


2013/04/11

HARTZARTXOEN OSPITALEA

Bihar, apirilaren 22an, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak Hartzatxoen Ospitalea bisitatuko dute.

Hartzatxoen Ospitalea?
Bai, Basurtuko Ospitalean gure pelutxeak sendatzeko ospitale dotore bat antolatu dute sendagileek.
Haur bakoitzak bere pelutxe gaixoa eramango du eta bertan medikuek  aztertu eta osatuko dute.

Ikusi nahi duzue nolakoa den mota honetako ospitalea?
 Iaz ateratako argazkia ikus dezakezue baina datorren astean gure ikasleei egindakoak blogean jarriko ditugu.