2013/12/17

SAN TOMAS JAIA



San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 
21ean egiten den baserritarren feria eta jaia da. Herri batzuetan ospatzen da: Bilbon, Donostian,  Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian,….. Historian baserri-feriaren egun bat zen, baina egun euskal baserriaren kultura jai bat bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta talo dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.

Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar askok aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko epea Tomas eguneraino luzatzen zen. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.

Andra Mari ikastetxean ere  ospatzen dugu Santu Tomas azokan. Bertan  ikasleek sortutako  horma-irudiak, jostailuen trukeak, txorizo goxoa, txerriaren zozketa eta abarreko gauzekin  goxatzeko aukera izango dugu.

No hay comentarios: