2013/11/21

PITAGORAS eta BERE TEOREMA MADARIKATUA.

Munduko ikasle anitzentzat  Pitagorasen teorema ametsgaizto bat bihurtu zen beren gaztaroan. Nor izan zen teorema madarikatu hura  burutu zuena?

Pitagoras izan zen  Aintzineko Greziako matematikaririk ezagunena,  filosofoa,  jakintsua, ikertzailea, naturalista, abenturazalea, mistikoa, teologoa, profeta, baina batez ere maisua. 


K. a. 580.  urtearen inguruan Samos  uhartean jaio zen.
40 bat urte izango zituenean,  tirania aldentzeko nahian,  Samos  utzi eta  Krotonara  joan behar izan zuen. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Pitagorismo  izendatu zen mugimendu erlijioso horren  sortzaile izan zen.

Pitagorasi, Musikaren aritmetikaren oinarria eta jatorrizko kosmologia ez geozentrikoa bururatu zitzaion. Zenbakien lehenengo sailkapena egin zuen eta zenbaki perfektuak, lagunak eta poligonalak ikasi zituen. Geometrian triangelu, poligono, poliedro, zuzen paralelo, zirkulu, esfera, zirkulu-sektore, eta abarrei buruzko teorema elemental asko berarenak ei dira. Teorema horiek Euklidesen Elementuak liburuan aurki ditzakegu, berak ez baitzuen inolako idatzirik utzi.

Baina, dudarik gabe, ospetsuena Pitagorasen Teorema izenekoa da.

Jakintsu izan zen dudarik gabe, eta bere esaldi ezagunenen artean hau aipatuko genuke.
Haurrak hezi behar ditugu, gizon-emakumeak 
zigortu behar ez izateko

1 comentario:

Arantxa dijo...

Zer eta Non kanpaina oso ondo dagolea iruditzen zaigu, adi jarraituko dugu. Andonek Pitagorasi buruzko orritxo batean idatzi du hainbat xehetasun. Eskerrik asko.