Bihar, apirilaren 22an, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak Hartzatxoen Ospitalea bisitatuko dute.
Hartzatxoen Ospitalea?
Bai, Basurtuko Ospitalean gure pelutxeak sendatzeko ospitale dotore bat antolatu dute sendagileek.
Haur bakoitzak bere pelutxe gaixoa eramango du eta bertan medikuek aztertu eta osatuko dute.
Ikusi nahi duzue nolakoa den mota honetako ospitalea?
Iaz ateratako argazkia ikus dezakezue baina datorren astean gure ikasleei egindakoak blogean jarriko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario