2016/06/24

AGUR ETA ESKERRIK ASKO

Duela 5 urte, ilusio handiz, eskolan eratutako  aspaldiko proiektuari jarraipena eman nion.
Andra Mariko Liburutegia Ana Salterainek jarri zuen martxan. Beranduago Aida Mendietak jarraitu zuen gogoz lan egiten eta azkenez, 2011ko irailean ni hasi nintzen.

Zoritxarrez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak  programa hau eta Acex proiektuaren barruan dauden guztiak kentzea erabaki du. Badakit ikastetxean ahaleginak egingo direla eremu hau zabalik mantentzeko baina ni ez naiz jadanik egongo.

Datorren ikasturtean ikasgela batean egongo naiz  berriz, gustura baina penaz ere. Izan ere  eguerdian ikasleen hotsak, farreak eta galderak ezin izango ditudala entzun.

Ez dut itxaropena galduko eta espero dut momenturen batean proiektu hau berreskuratuko dela. Ni jadanik jubilatuta egongo naiz baina poz handiz jasoko dut berria.

Mila esker guztiei, ikasleak, gurasoak eta lankideak, zuen partetik izan dudan erantzun baikorragatik.









LIBURUTEGIKO AZKEN ERABILTZAILEAK:
TAMIA, BEÑAT, ALATZ ETA MARTIN

2016/06/13

MUSIKA ASTEA

Ekainaren 13tik 17ra  Andra Mari ikastetxeko XXV. musika astea OSPATUKO DUGU.


2016/06/06

FUTBOL-EUSKARA EGUNA

FUTBOL EUSKARA EGUNA
BEGOÑAZPI IKASTOLA
TXAPELDUNAK 2016
TXAPELDUNAK!!!

TXAPELDUNAK ETA FINALISTAK

2016/06/03

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK

Gaur eguerdian Liburutegiko Laguntzaileen zozketa burutu dugu eta hona hemen irabazleak:

DIEGO FERNANDEZ: PD32
IKER ABÁSOLO: PB32
MIKEL ALONSO: PD62

ZORIONAK!!!!!!

ACEX PROGRAMA MANTENTZEAREN ALDE


IRUDIAN SAKATU ETA SINADURA EMAN


2016/05/31

TXAPELDUNAK!!!

Bigarren zikloko ikasle batzuek futbol txapelketan irabazitako kopa Liburutegira ekarri dute, beste sarien artean kokatzeko.
Zorionak, txapeldunak!!!


2016/05/27

KULTUR ASTEA






ACEX- KULTUR ASTEA

Maiatzaren 23tik 27ra urtero bezala Acex programak bere Kultur Astea  ospatzen du.
Tailerrak, ipuin kontalariak, eskulanak, hitzaldiak,... Barakaldoko Clara Campoamor Kultur etxean programa honen partaideak elkartu gara.


2016/05/12

IRABAZLEAK


  • HAUR HEZKUNTZA. LOURDESEN taldekoak
  • 1. ZIKLOA: PB11: PILARREN taldekoak
  • 2. ZIKLOA: PD42: ONINTZEREN taldekoak
  • 3. ZIKLOA: PD51: LURDESEN taldekoak.

ZORIONAK!!!!


2016/05/10

FURRA FURRA 2, ETA 3. ZIKLOAN

  • Jotzen duenak ezin du aldi berean musika tresna jo eta buruan hatz egin.
  • Perkusiozko tresna hau zurez eginda dago.
  • Makila derrigorrezkoa da soinua sortzeko.
  • Txistuarekin batera jotzen den musika tresna hau ez da oso ezaguna gaur egun.
  • Nahiz eta sei soka izan,  danbor bat bezala erabiltzen da. 

FURRA HAUR HEZKUNTZAN ETA 1. ZIKLOAN


  • OSO INSTRUMENTU EZAGUNA DA.
  • NORMALEAN BESTE INSTRUMENTU BATEKIN JOTZEN DA.
  • INSTRUMENTUAREN MATERIAL GEHIENA ZURA DA.
  • BOST ZULO BAINO GUTXIAGO DITU.
  • ESKERREKO ESKUAZ JOTZEN DA.
ZEIN OTE DA?



2016/05/09

EUSKARA: MISTERIOAREN HIZKUNTZA


DANBOLINA

Danbolina perkusiozko musika tresna da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua.

Danbolinaren zeregina doinua erritmoarekin laguntzea izan da betidanik.

Txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzen.

Danbolina danbor txiki eta itxia da, atzealdeko larruan bordoi bakarra izaten duena. Ezkerreko besotik eskegitzen da eta eskuineko eskuaz jotzen  da ziri izeneko makila fin bakarrez.


Txistulariak ezkerreko eskuinaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzeko. 


DULTZAINA

Dultzaina gorputz konikoko musika trena  da. Gorputzak 35 zentimetro inguru neurtzen ditu eta zazpi zulo ditu. Klarinetearen  familiakoa da , baina zaharragoa.
Dultzainaren gorputza egiteko materiala gehienetan  zurezkoak izaten dira eta ezpela izan da zur erabiliena. Joan den mendearen bukaeran Bizkaian eta Gipuzkoan metalezkoak egiten hasi ziren. Hauek arrakasta handia izan zuten (bereziki Bizkaian). Horregatik gaur egun jende askorentzat metalezko dultzaina, Bizkaiko dultzainaren sinonimoa da.
Baserri  girokoa denez, belarriz jo ohi zen XX. mendearen bukaeralderaino; hau da, partiturarik gabe ikasten zuten jotzen.




ATABALA

Atabala perkusiozko  instrumentua da, antzinatik  txistulariei eta antzeko instrumentuei laguntzeko erabili da, euren melodiei erritmoa emateko.

    Egurrezko gorputza du eta bai goiko partean bai azpiko aldean, animalia-larruzko edo plastikozko larruak eramaten ditu. Goikoa edo kolpekaria lodixeagoa izan behar da kolpeak jasotzerakoan berehala ez apurtzeko.

Atabala bi makilatxoez txandaka jotzen da. Txistulariek danbolina jotzen dute esku batekin eta txistua bestearekin. Aldiz, atabala beste pertsona batek jo behar du bi eskuak behar dituelako.


Atabalak laguntzen ditu txistuak baita dultzainak  ere.


PANDEROA

      Euskal Herriko musika tresna da, perkusiozkoa.

      Egurrezko uztail bat da, larruzko partxe bat duena, uztailean metalezko hainbat txapa daude kokatuta.

       Neurri desberdinetako borobila den, bost zentimetro inguruko egurrezko soporte bat da. Bere bueltan, bat edo bi ilaratan jarririk, dozena eta erdi txindata pare izaten ditu. 

      Hasieran, emakumeak ziren panderoa jotzen zutenak.

      Eskuarekin jotzen da. Panderoa jotzeko hiru mota daude:

  1.  Esku guztiarekin larruzko partxea kolpatuz.
  2.  Behatzen puntak larruzko partxean irristatu.
  3.  Gorputzaren atal batzuetan larruzko partxea kolpatu adibidez: burua, ukondoa, besoa…


TRIKITIXA

         Trikitixa jatorriz Frantzia eta Italiako soinujolea da. Akordeoi familiakoa den soinu tresna hau Euskal Herrira ekarri zen duela 100 urte gutxi gorabehera.

         Panderoarekin batera doa beti, tresna bakarra balitz bezala.

          Trena honek bere eskuineko partean 21 edo 23 botoi piano-teklak gisa dauzka melodia jotzen dutenak, eta ezkerrean 12 botoi armonia eta erritmoa markatzen dutenak. Erdian akordeoiko hauspo klasikoa dauka. 

           Trikitixak balore handia izan zuen erromerietan, hala ere, gaur egun orkestreetan eta musika taldeetan ere entzun dezakegu.


  

           


ADARRA

Adarra haizezko musika tresna bat  da, Euskal Herrian oso ohikoa zena. Animalia baten adarra hustuz  eta zulatuz  egiten  da.

Euskal Herrian, Gernikako Batzarretarako deia erabiltzen ziren, Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia. Oiz eta Sollube mendietatik.

Deiadar izenaz ere ezagutzen zaio.


2016/05/06

TTUNTTUNA

Ttun-ttuna, tuntun edo danburia perkusiozko musika tresna kordofonoa da.
Sei soka ditu eta makila batez, aldi berean, erritmoa markatzen jotzen da.  Sokazko eta bereziki kolpatuzko taldeko danbor bat bezalakoa da.  
Hiru zuloko txirularekin batera jotzen da eskuarki,  txistuak eta danbolinak eratzen duten bikotearen baliokidea osatuz.  Betetzen duen funtzioa: txistuak  jotzen dituen doinuei erritmoz laguntzea da.
Euskal  Herrian oso zabaldurik egon bada ere, gaur egun Zuberoako herrietan erabili izan da dantzetarako.


TXALAPARTA

Aintzinako perkusiozko musika tresna da ,makila laburrez jotzen diren bi edo hiru oholez osatua.

2 metro edo 2.5 metro inguruko luzera du oholak, 25 zm-tako zabalera eta 5 zm inguruko lodiera.


Normalean bi pertsonek jotzen dute  bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuaz.

Batek oinarrizko erritmoa jarri eta besteak erritmoarekin jolas egiten du. Erritmo askatasuna eta jotzailearen nortasuna dira ezaugarri nagusiak. Gehienetan poliki hasten da eta azkar bukatzen. 


Egur mota asko erabili izan dira: haltza, gerezi, astigar, zumar, sahats,...
Makilak egiteko egur astunak erabiltzen dira: haritza, lizarra,...

Txalapartaren hotsa 5-6 km-tara ondo entzuten zen, automobilik eta beste soinurik inguruan ez zenean.

Beti festa inguruan jotzen zen. Teilatuaren gainean ohola ikusitakoan, jendeak bazekien hor laister festa izango zela. Sagar denboran ere, sagarrak bukatzen zirenean, afaria eginez jotzen zen txalaparta.

Txalaparta izenak ere badu bere misterioa; txalapartak beste gauzen artean, zaldiaren arrapalada esan nahi du.

TXISTUA

Hiru zulodun “flauta zuzena” da. Oso zabaldurik dago munduan zehar. Gaur egun, Euskal Herriko instrumentu ezagunenetarikoa da. 

Aurrean 2 zulo eta atzean bakarra duen zurezko nahiz metalezko hodia da,  43 zm- takoa gutxi - gorabehera.

Afrikatik ekarritako ebano-zura erabiltzen da, eta hortik datorkio kolore beltza.

Zurezko tutua babesteko, metalezko eraztun batzuk ditu.

Ezkerreko eskuaz jotzen da, eta eskuinarekin danbolina. Txistua eta danbolina eskutik helduta joan egin dira beti.

Badaude mota desberdinak, haien artean Silbotea handia, luzeagoa eta zabalagoa

Txistulariak, gaur egun ekintza askotan hartzen du parte: ezteietan, erromerietan,...baina funtzio hauetaz gain bazituen beste zenbait ere garai batean: 
·    Kostaldeko herrietan baleak agertzen zirenean txistuarekin aritzen zen txistularia jendeari abisatzen.








ALBOKA

Euskal herrian alboka aintzinatik erabilitako haizezko instrumentua da .

Antzina “zinburruna”eta  klarinete bikoitza izenarekin  ezagutzen zen .

Jotzaileari “albokari” edo “albokerue” deitzen zaio .

Festa eta erromeriak alaituz  panderoa eta koplarekin lotua doa alboka.panderoa eta koplarekin lotua doa alboka.

Alboka jotzerakoan, haizea botatzeko teknika berezia erabiltzen da, etengabe bota behar baita haizea.

 Kainaberazko 2 hodi eta haien buruetan itsatsitako 2 behi adar zatiz osatuta dago. Hodi batek 5 zulo ditu eta besteak 3.



EUSKAL MUSIKA TRESNAK


FURRA FURRA KANPAINA

Maiatzaren 4tik 10era Furra Furra kanpaina martxan hasiko da. Aurtengo gaia Euskal Musika tresna tradizionalak dira. 

HH eta 1. ziklokoek, alde batetik,  eta 2. eta 3. ziklokoek bestetik,  tresna baten izena asmatu beharko dute. 

Horretarako egunero agertutako pistak arretaz irakurri!!!




2016/04/21

XABIER MENDIGUREN 4. MAILAKOEKIN

Gaur goizean Xabier Mendiguren gure ikastetxera hurbildu da 4. mailakoekin elkartzeko.

Bi saio burutu ditugu eta kontakizun interesgarriak   ezagutu  ditugu. 




                                     











Jakin izan dugu Xabierrek, txikitan, futbolaria izan nahi zuela eta musika eta dantza klaseetara joan beharrean, piper egiten zuen,  lagunekin futbolean jolasean geratzen zelarik.

 Jakin izan dugu ere, bere amak harrapatu zuenean, egundoko errieta egin ziola.

Xabierri futbola gustatzen zitzaion baina ez zen futbolari bikaina, eta horri esker, idazle bihurtu zuen eta bere istorio zoragarriak goxatzeko aukera izan dugu.

2016/04/18

XABIER MENDIGUREN

Xabier Mendiguren  Donostian jaio zen. Literatur genero ugari landu du: haur zein gazteentzako ipuingintza, helduentzako ipuinak, nobelak eta antzerkiak.
Apirilaren 21ean Andra Mari ikastetxean izango dugu, 4. mailako ikasleekin, hain zuzen ere.




LIBURU EGUNA SARATXAGAN

Apirilaren 22an Saratxagako 3 urteko ikasleek Ipuin Kontalari baten bisita jasoko dute.
"Tierra de Nubes" argitaletxeak antolatuko saioa honetan, ipuinaz aparte emozio tailerra burutuko da.