Andra Mariko Liburutegia Ana Salterainek jarri zuen martxan. Beranduago Aida Mendietak jarraitu zuen gogoz lan egiten eta azkenez, 2011ko irailean ni hasi nintzen.
Zoritxarrez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak programa hau eta Acex proiektuaren barruan dauden guztiak kentzea erabaki du. Badakit ikastetxean ahaleginak egingo direla eremu hau zabalik mantentzeko baina ni ez naiz jadanik egongo.
Datorren ikasturtean ikasgela batean egongo naiz berriz, gustura baina penaz ere. Izan ere eguerdian ikasleen hotsak, farreak eta galderak ezin izango ditudala entzun.
Ez dut itxaropena galduko eta espero dut momenturen batean proiektu hau berreskuratuko dela. Ni jadanik jubilatuta egongo naiz baina poz handiz jasoko dut berria.
Mila esker guztiei, ikasleak, gurasoak eta lankideak, zuen partetik izan dudan erantzun baikorragatik.
LIBURUTEGIKO AZKEN ERABILTZAILEAK: TAMIA, BEÑAT, ALATZ ETA MARTIN |
2 comentarios:
Muchísimas ganas, Marije, por tu labor de estos años.
Mis dos hijos han disfrutado, aprendido y leído contigo en la biblioteca.
El mayor ya está en el instituto y te recuerda con gran cariño. El pequeño tiene un disgusto tremendo por tu marcha.
Profesoras como tú honran a la profesión.
Kaixo Marije
Gaur ikastetxean egon naiz eta urrunetik ikusi zaitut.
Eskerrak eman nahi dizkizugu gure partez . Ikasleei eman diezun maitasuna, tratu ona, laguntza,... ez dago ordaintzerik.
Zorte ona izan
Amaia L.
Publicar un comentario