Neguko solstizioarekin loturik hainbat errito
daude Euskal Herriko tradizioen artean, hala nola gabon zuzia, Eguberritan
etxeko suan erretzen den enborra.
Euskalerri osoan zabalduta dagoen Gabon gabean enborra sukaldean erretzeko ohitura dago. Enbor honi toki batzutan Gabon Zuzia deritzote, eta beste batzutan Gabon Subila (hauxe da Busturialdean gehien erabiltzen dan forma), baita Olentzaro Enborra ere nonbaiten.Enbor honek baditu herriaren ustetan birtute eta eragin handiak. Toki gehienetan etxekoak eta haien abereak edozein gaitzetik (ekaitza, gaisotasuna...) libratuko dituen ustea dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario