2012/12/13

NEGUKO SOLSTIZIOA


Ipar hemisferioan, abenduaren 21-22an izaten da neguko solstizioa; egun horretan, Lurraren errotazio-ardatzaren ipar poloa Eguzkiaren aurkako noranzkoan orientatzen da. Gertaera horrek ondorio batzuk ditu planetan. Ipar hemisferioan hauexek dira:

- Urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena duen eguna da.

- Eguzki-izpiak zerumugarekiko inoiz hartzen duen altuera txikiena (irudizko altuera) hartzen du ipar hemisferioan. Horregatik, eguzki-izpiek Lurrarekin angelu txikia sortzen dute, eta inoiz baino izpi gutxiago iristen dira azalera-unitateko

Ipar poloan eguzkia ez da ateratzen egun guztian zehar, 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori egun batzuetan luzatzen da

 

No hay comentarios: