Onomatopeia soinu bat imitatzen duen hitza edo hitz taldea da. Horien adibide dira "erlojuaren tik-tak", "uretan plisti-plasta ibili", "telefonoaren txirrina", "atean danba-danba joka".
Animalien soinuak adierazteko erabiltzen dira gehienetan: zaunka, kurrinka, ...
Ondorengo bideo dibertigarrian onomatopeia ugari agertzen dira. Italieraz abestuta dago eta animalia batzuk azaltzen dira. Ea onomatopeiak bereizten dituzuen!