Andra Mariko Liburutegia Ana Salterainek jarri zuen martxan. Beranduago Aida Mendietak jarraitu zuen gogoz lan egiten eta azkenez, 2011ko irailean ni hasi nintzen.
Zoritxarrez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak programa hau eta Acex proiektuaren barruan dauden guztiak kentzea erabaki du. Badakit ikastetxean ahaleginak egingo direla eremu hau zabalik mantentzeko baina ni ez naiz jadanik egongo.
Datorren ikasturtean ikasgela batean egongo naiz berriz, gustura baina penaz ere. Izan ere eguerdian ikasleen hotsak, farreak eta galderak ezin izango ditudala entzun.
Ez dut itxaropena galduko eta espero dut momenturen batean proiektu hau berreskuratuko dela. Ni jadanik jubilatuta egongo naiz baina poz handiz jasoko dut berria.
Mila esker guztiei, ikasleak, gurasoak eta lankideak, zuen partetik izan dudan erantzun baikorragatik.
LIBURUTEGIKO AZKEN ERABILTZAILEAK: TAMIA, BEÑAT, ALATZ ETA MARTIN |