Astearte Inautea kristau egutegiaren arabera , Inauterien azken eguna da. Inauteriak eta bereziki jaiegun hau Pazko eguna baino 40 egun lehenago ospatzen dira. Eta Pazko eguna ez da eguzki-egutegiari jarraituz finkatzen, baizik eta antzinako Ilargi-egutegiari jarraituz; beraz, urte batzuetan Astearte Inautea otsailean izaten da, eta beste batzuetan martxoan; eta hil horien barruan ere, egunaren zenbakia aldatuz doa urte batetik bestera.
Mundu zabaleko hainbat tokitan, bereziki frantsesez egiten duten edo haren eragina duten aldeetan —hala nola Ameriketako Estatu Batuetako New Orleans hirian— Mardi Gras («astearte gizena») deritzo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario