Bi izen horiekin ezagutzen dugu Euskal Herrian aintzinako jaia hau.
Inauteri izena inausi aditzari loturik omen dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia.
Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behan zaion garaiarekin zerikusia dauka.
Inauteriak edo aratusteak Europa eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaeraren aldera ospatzen dira
Historikoki kristautasunaren tradiziotik abiatzen badira ere, paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasierari loturik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario