2014/10/20

KRAKATOA

Krakatoa Indonesiako sumendia da, Java eta Sumatra uharteen artean kokatutakoa.

1883ko abuztuaren 27an lau eztanda erraldoiek, Krakatoaren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Javan eta Sumatran. 

Erupzioa 1883ko maiatzean hasi eta 1884ko otsailean bukatu zen. Hasierako lehen lurrikaren ondoren, sumendiaren jarduera areagotuz joan zen, erupzio handia gertatu arte.
Krakatoa sumendi-uhartea guztiz lehertu zen, barneko magma poltsak presio izugarri handiak jasan ondoren,  40 metroko olatu erraldoia sortu zuelarik.

Errautzak 80 kmko altuera lortu zuen, oso  urrunera bidaiatzen. Hiru urte beranduago, ilunabarrean zein egunsentian zeruak kolore bitxi eta disdiratsua hartzen zuen,  errautzarekin argi izpien sortutako errefrakzioa dela eta.


Garai hartan Indonesia Herbehereetako kolonia zen, hori dela eta, hildakoen kopurua herbeheretarrek harturiko datuetan oinarritzen da, guztira 36.417 hildako. Dena den, XX. mendean zehar eginiko ikerketek kopuru hori 120.000 ingurura igoarazi dute.

No hay comentarios: