2014/10/31

ASTAKERIAK

Lehen solairuko kortxoan EUSKARAZ BIZI kanpaina martxan jarri dugu. Beste gauza askoren artean, euskararekin zerikusirik  topatu ditugun astakeriak  agertzen dira.
Hauxe da lehenengoa.

















Pull and Bear dendan, arropaz gain, ehiztariak ere saltzen omen dituzte orain. Ezin izan dugu konfirmatu eskupeta, txakurrak eta abarrak prezioan sartuta dauden.

2014/10/21

GABON POSTAL LEHIAKETA

ACEX programaren barruan Gabon Postal lehiaketa bat antolatu dute. Irabazlearen lana programaren zorion txartela bezala erabiliko da.

Liburutegian jasoko ditugu lan guztiak. Jasotzeko azken eguna Azaroaren 18a izango da:

Hauexek dira arauak:


  • ·         FOLIO ERDIAREN TAMAINUKOA IZAN BEHAR DA.
  • ·         EDOZEIN MATERIAL ERABIL DAITEKE: ARGIZARIAK, MARGOAK, AKUARELAK,…
  • ·         EZ ERABILI PURPURINA EDO INPRESIOA ERAGOZTEN DUEN MATERIALIK
  • ·         ATZEKALDEAN  EGILEA ETA IKASTETXEAREN IZENA AGERTUKO DIRA.
  



2014/10/20

KRAKATOA

Krakatoa Indonesiako sumendia da, Java eta Sumatra uharteen artean kokatutakoa.

1883ko abuztuaren 27an lau eztanda erraldoiek, Krakatoaren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Javan eta Sumatran. 

Erupzioa 1883ko maiatzean hasi eta 1884ko otsailean bukatu zen. Hasierako lehen lurrikaren ondoren, sumendiaren jarduera areagotuz joan zen, erupzio handia gertatu arte.
Krakatoa sumendi-uhartea guztiz lehertu zen, barneko magma poltsak presio izugarri handiak jasan ondoren,  40 metroko olatu erraldoia sortu zuelarik.

Errautzak 80 kmko altuera lortu zuen, oso  urrunera bidaiatzen. Hiru urte beranduago, ilunabarrean zein egunsentian zeruak kolore bitxi eta disdiratsua hartzen zuen,  errautzarekin argi izpien sortutako errefrakzioa dela eta.


Garai hartan Indonesia Herbehereetako kolonia zen, hori dela eta, hildakoen kopurua herbeheretarrek harturiko datuetan oinarritzen da, guztira 36.417 hildako. Dena den, XX. mendean zehar eginiko ikerketek kopuru hori 120.000 ingurura igoarazi dute.

MONT PELÉE SUMENDIAREN LEHERKETA

Mont  Pelée  Cariben dagoen sumendi bat da, Martinikan hain zuzen ere.

Gaur 1397 metroko altuera du baina 1902an,  leherketaren garain, askoz altuagoa zen.

1902ko maiatzaren hasieran lehenengo lurrikada txikiak hasi ziren baina uhartearen gobernadoreak ez zuen kasurik egin eta biztanlegoa lasaiatu zuen  arriskurik ez zegoela aldarrikatuz.

Maitzaren 5ean  abisu beldurgarri bat  heldu zen. Mendian bizi ziren animaliek alde egin zuten. Hirian bi  metroko biperak, sugeak, armiarmak, inurriak ehunzango  eta hainbat animalia agertu ziren somatzen zuten leherketatik ihes  eginez.

Azkenez, maiatzaren 8an leherketa gertatu zen. Laba,  gas pozointsuz eta errautzez beteriko hodei bat zabaldu zen  sumendiaren magalean . 150 km/orduko abiaduraz  Saint Pierrera (Martinikaren hiriburura) heldu eta minutu bakar batean hor bizi ziren 30 000 persona inguru hil zituen.


Saint- Pierreren espetxea 
Hala ere bi persona salbatu ziren. Bitxiena, espetxeratuta zegoen gaizkile arriskutsu bat,Lois- Auguste Cyparis, exekuzio egunaren zain zegoena.  Uharteren tokirik ziurrenean gorde zuten, lur azpian. Horri esker bere bizitza salbatu zuen eta beranduago barkatu eta askatu zuten. 

2014/10/18

DANTZAN, ZIENTZIAREN ALDE

Barcelonako IRB n (Institute for Research in Biomedicine) lan bikaina burutzen ari dira minbizia, Alzheimer eta diabetesi aurreko egiteko sendagaiak topatzeko.
 Beti bezala gai hauetan ikertzeko diru eskasa izaten da eta  dantzan jarri dira gehiago lortzeko.  Baina dantzan, dantzan, literalki.
Ondorengo bideoa sortu dute eta  ikusten den bakoitzean donatibo bat jasoko dute.

Ikusi eta  goxatu .

2014/10/17

PONPEIA ETA HERCULANO

Ponpeia  Italiako  hiri bat zen, Napoli  probintzian , Campania  izeneko eskualdean, Vesubio  sumendiaren magalean.
Herkulano Campanian  zegoen antzinako erromatar hiria, Ezaguna da, Ponpeia bezala, Vesubioren errautsek eta harriek estali zutelako oso-osorik 79. urteko abuztuaren 24an , eta horregatik, garai horretan zegoen bezala kontserbatu da
62. urtean lurrikara batek larriki kalteatu zuen Pompeya eta gertu zeuden beste hiri batzuk. 62-79. urteen artean hiria berreraiki zuten.
79. urtean lurrikara txikiak handitu ziren bai tamaina aldetik eta intzentitate aldetik.
Haietako batek “Acua Augusta”, Pompeya ornitzen zuen akueduktua, uraren fluxua blokeatzera heldu zen, 48 ordu lehenago sumendia eztanda egin baino lehen.


Gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.

POMPEIA

6. mailakoek kontatu didatenez Ponpeyan  gertatutako Vesubio sumendiaren leherketa  lantzen ari dira. Oso bideo interesgarria ikusi omen dute klasean.
ZORAGARRIA, BENETAN!

2014/10/16

MUSIKA ETA EUSKARA

Aurtengo gaia Musika izango denez, saiatuko gara euskal musikariak eta abesti batzuk ezagutzen.
Hasiko gara guztion gustura den abesti martxosarekin : EUSKARAZ BIZI NAHI DUT




2014/10/02

IGGY, URK TRIBUKO MUTILA

Iggy Urk tribuko kide bat da.

Urkak liskarti samarrak dira, eta bizar eta hanka iletsuak dauzkate (bereziki emakume batzuek). Urkek harkaitzei bultza egitea eta muskerrak harrapatzea gustatzen zaie. Eta Urk Tribuaren Festa ere atsegin dute. Festa hori antolatzen denean, Urk mutilek gerlari bihurtzeko proba egiten dute.
Baina Iggy ez da beste Urkak bezalakoa. Gauzak asmatzea gustatzen zaio. Eta horrexegatik ez da benetan ahalegindu aizkora erabiltzen ikasteko. Baina zoritxarrez, Proban suge handi bat hil behar du, aizkora erabiliz.

Eta horrela hasten da istorio hau. 
Suge erraldoi batekin, aizkora batekin eta
(azken minutuko) asmakizun burutsu batekin.