Eskolatik alde egitear daudenean, txikiak zirenean hain zoriontsu izan ziren lekura itzuli dira.
Bertan ikasle txikiekin primeran pasatu dute, jolasten, zaintzen, mimatzen,... Gogoratu dituzte ere, geletan zituzten jostailuak, txokoak eta abar.
Urtero lez dantza txapelketa ospetsua burutuko da, 6. mailakoek eskolatik joan baino lehen emanaldi bat eskeiniko digute eta irakasleek..... zer egingo ote dute aurten irakasleek? Dantza, kanta, mimika,....????
Ekainaren 4an eta Ikas2deak programaren eskutik, Adur Larrea, marrazkilaria eta komikigilea, 6. maialako ikasle batzuekin batzartu zen bere bizitza eta lanaren inguruko solasaldia egiteko.
Goian duzuena 2005eko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketako irabazlea izan zen Unai Requejo
artistak eta Adur Larreak artean egin zuten paperezko panpin bat Marijaia balitz bezala
erretratatuz.
Aurreko ostiralean amaitu zen Furra-Furra kanpaina. Azkarrak dira , benetan, Andra Mariko ikasleak. Talde guztiek asmatu dute zein zen abesti izkutua: "Pixka bat es mucho"