2013/11/29

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu Andra Mari ikastetxean. Ekintza desberdinak burutuko ditugu.
  • Irratsaio bat, Haur Hezkuntzako ikasleek eskeinitakoa.
  • Bertso saioa, dantzak eta biribilketa.
  • Zinema euskaraz. 

2013/11/28

ZER ETA NON

Atzo bertan Zer eta Non kanpainaren amaiera izan zen.
Eta zeintzuk ziren igarri  beharreko Euskal Herriko arte lanak?
Andra Mariko Haur Hezkuntzan, Puppy, Guggenheim museoaren aurrean dagoen txaku loreduna.
Lehen Hezkuntzan, Haizearen Orrazia, Txillidak Ondarretako hondartzan kokatutako  eskultura.

Donostiako Antigua  auzoan eta Ondarretako hondartzaren ipar-mendebaldeko muturrean Eduardo Txillidaren  eskultura multzoa da, 1977 urtean jarritako burdinezko hiru atalek osatua.


 




Jeff Koonsek 1992an sortutako eskulturak Terrier arrazako txakurkume bat irudikatzen du. Atzairuz eginda eta lorez estalita,  Bilboko Guggenheim museoaren  aurrean kokatuta dago. 



NAHIKARI AYO, IV. EUSKARA SARIA

Ezagutzen duzue argazkian agertzen neska?
Bai, Nahikari da, 3. zikloan bertsolaritza ematen duen irakaslea.
Gure Nahikarik, gaur bertan,  azaroaren 28an, 20:00etan, Biscaytik Areetako Bake Eder Ezagutza Zentroan Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du.
Getxoko Udalak euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmentzen diren Getxoko erakunde, elkarte edo pertsonak goraipatzen ditu Sari honekin.
Nahikarik hamar urte daramatza ikastetxeetatik bertsolaritza klaseak ematen, lan honetan  euskara, umore ona  eta dibertimentua lotuz.
"Ni saiatzen naiz transmititzen euskara ez dela bakarrik eskolako kontua, kaleko kontua ere badela"- azaldu du Nahikarik.
ZORIONAK, NAHIKARI, MEREZI DUZU ETA

2013/11/26

HIPATIA

Ezaguna egiten zaigu emakume honen izena, ezta? Alejandriako Hipatia astronomo ospetsua izan zen eta aurreko ikasturtean bere bizitzaren berri izan genuen.
Gogoratu nahi baduzue:
http://blog-liburu-andramari.blogspot.com.es/2013/02/emakumeak-astronomian-alejandriako.html
Astronomo aparta  izateaz gain, filosofian eta matematikan nabarmendu zen.
Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren  “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Apolonioren “Konikak” lanean geometriari buruzko tratatu bat  idatzi zuen eta bere aitarekin batera Euklidesen “Elementuak” eta “Almagesto”aren gainerakoa komentatu zituen.
 Neska bikaina, benetan, Alejandriako Hipatia!


AZAROA

2013/11/25

ARKIMESEN PRINTZIPIO

 Likido batean sartutako gorputz guztiek , kanporatutako likidoaren  pisu bereko bulkada bertikal bat jasango dute goraka.

2013/11/22

ARKIMEDESEN ASMAKUNTZAK

Arkimedesen katapulta
Torlojua













Poleak



Palanka











ARKIMEDES

Arkimedes Sirakusan , Sizilian, K. a. 285an jaio zen eta   toki berean hil zen  K. a. 212an. Matematikari, fisikari eta ingeniari greziarra zen, antzinaroko  zientzialari garrantzitsuenetariko bat, hain zuzen ere.

Ez dugu askorik ezagutzen Arkimedesen bizitzaz baina  bere ekarpenak ugariak izan ziren, hala nola:
  •  Π zenbakiaren kalkulua.
  • Zirkuluaren geometriaren ikasketak.
  • Palankak
  • Poleak
  • Torlojuak
  • Gerra makinak.
  • Eta oso ospetsua den Arkimedesen printzipio.

PITAGORASEN TEOREMA

Pitagorasen Teoremak matematika klaseetan buruhauste handiak eman zizkigun. Milaka ariketa egin behar izan genituen teorema ondo menperatzeko.
Ondorengo bideoan teoremaren azalpena eta zertarako erabili  ahal dugun azaltzen da.
Lehen Hezkuntzan ez duzue ikasi behar, baina agian zuen gurasoeei gustatuko zaie  gogoratzea.

2013/11/21

PITAGORAS eta BERE TEOREMA MADARIKATUA.

Munduko ikasle anitzentzat  Pitagorasen teorema ametsgaizto bat bihurtu zen beren gaztaroan. Nor izan zen teorema madarikatu hura  burutu zuena?

Pitagoras izan zen  Aintzineko Greziako matematikaririk ezagunena,  filosofoa,  jakintsua, ikertzailea, naturalista, abenturazalea, mistikoa, teologoa, profeta, baina batez ere maisua. 


K. a. 580.  urtearen inguruan Samos  uhartean jaio zen.
40 bat urte izango zituenean,  tirania aldentzeko nahian,  Samos  utzi eta  Krotonara  joan behar izan zuen. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Pitagorismo  izendatu zen mugimendu erlijioso horren  sortzaile izan zen.

Pitagorasi, Musikaren aritmetikaren oinarria eta jatorrizko kosmologia ez geozentrikoa bururatu zitzaion. Zenbakien lehenengo sailkapena egin zuen eta zenbaki perfektuak, lagunak eta poligonalak ikasi zituen. Geometrian triangelu, poligono, poliedro, zuzen paralelo, zirkulu, esfera, zirkulu-sektore, eta abarrei buruzko teorema elemental asko berarenak ei dira. Teorema horiek Euklidesen Elementuak liburuan aurki ditzakegu, berak ez baitzuen inolako idatzirik utzi.

Baina, dudarik gabe, ospetsuena Pitagorasen Teorema izenekoa da.

Jakintsu izan zen dudarik gabe, eta bere esaldi ezagunenen artean hau aipatuko genuke.
Haurrak hezi behar ditugu, gizon-emakumeak 
zigortu behar ez izateko

2013/11/19

MATEMATIKAREN GIZA AURPEGIA

Guztiok ezagutzen dugu hainbat pertsonaia jakintsuen eta ospetsuen bizitza: musikariak, margolariak,
aktore-aktoresak, idazleak,...
Baina ia ia ez dugu ezer jakiten matematika eta teknologia arloetan  aurrerapenak bultzatu dituzten gizon-emakumeei buruz.
Azaroaren 21etik abenduaren 12ra "Matematikaren Giza Aurpegia" erakusketa izango dugu LIburutegi Handian.
Erakusketa honetan Matematikaren Historian garrantzia handia izan duten pertsonaien berri izango dugu. Izen batzuk, agian entzun ditugu: Pitagoras, Arquimedes, Hipatia,...
Beste batzuk, berriz, zeharo ezezagunak dira geuretzat: Al-Khowarizmi, Sophie Germain, Hilbert,...
Pertsona hauei aurpegia ipintzea eta hauek apur bat gehiago ezagutzea da gure helburu nagusia, azken finean Matematikaren giza aurpegia erakustea.

ZER ETA NON kanpaina

Bihar,azaroaren 20an, Zer eta Non kanpainari hasiera emango diogu.
Euskal Herriko arte-lan bat asmatzea izango da kanpainaren helburua.
Haur Hezkuntzako ikasleek eta Lehen hezkuntzakoek hormirudi desberdinak izango dituzte, baina bietan egunero, pista batekin batera, argazki puzzle bat osatzen saiatuko gara.
EKIN LANARI!!!!!

2013/11/18

LABAR ARTEA EUROPAN.


Munduko toki guztietan agertzen dira labar artearen adibideak.
Europan 200 leize baino gehiago ezagutzen ditugu, horietarik 180 luze Iberiar Penintsularen iparraldean eta Frantziaren hegoaldean.
Oso ezagunak dira Lascauxen (Frantzian) eta Altamirako leizean (Kantabria, Espainia) topatutakoak.
Zaldia. Lascaux. Frantzia
Zonalde hauetan animalien errepresentazioak agertzen dira: bisonteak, mamutak, zaldiak,  
ahuntzak,....

Oso irudi errealistak dira eta askotan hormetako erreliebea erabiltzen zen  irudikapena nabarmentzeko.

Kolore askotakoak ziren.



Bisontea. Altamira. Espainia

 
Cova del cavals


      Espainiako ekialdean
       badaude ere mota
       honetako pinturak.

       Ehiza eskenak eta giza
       irudi sinpleak agertzen
       dira.

       Kolore bakarrekoak ziren

2013/11/01

LABAR ARTEA EUSKAL HERRIAN

Euskal Herria historiaurreko aztarnategi asko dago.

Gehien erabilitako baliabideak pintura eta grabatua ziren. Erliebeak ere badaude, baina horiek grabatuak eta pinturak baino askoz ere urriagoak dira.


Bisonteak-SANTIMAMIÑEko haitzuloa
Euskal Herriko labar arteari begiratuta, esan behar da arte horren adierazpenak dituzten dozena bat santutegi ezagutzen direla. Aipagarrienak:
  • Laperrako haitzuloa (Karrantza, Bizkaia)
  • Arenazako haitzuloa. (Galdamesko San Pedro, Bizkaia)
  • Santimamiñeko haitzuloa (Kortezubi, Bizkaia)
  • Altxerriko haitzuloa (Aia, Gipuzkoa)
  • Ekaingo haitzuloa (Deba, Gipuzkoa)
  • Isturitzeko haitzuloa (Nafarroa Beherea)
Ondorengo helbidean aztarnategi horien informazioa eta bisita birtualak ikus ditzakezue.

www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-4874/eu/contenidos/informacion/visitas_virtuales/eu_visitas/visvir.htm

Zaldiak-EKAINgo haitzuloa

l