Caroline eta Willian Herschel lanean |
Hannover-en jaio zen 1750ean erdi mailako familia batean. Emaztea izateko eta etxeko lanak egiteko hezita izan zen baina berak mutilekin ibiltzea nahiago zuen beti.
Aita hil ostean Inglaterrara joan zen bere neba William-ekin. Azken hau Urano planeta berria aurkitzeagatik Erregearen astronomoa bilakatu zen.
Carolinek bere nebarekin egin zuen lan beti: teleskopioak eraikiz, kalkuku matematikoak eginez, bere nebaren behaketak katalogatuz,...
Kometa bat aurkitu zuen lehen emakumea izan zen, denera zortzi izan ziren aurkitu zituenak. Izar eta nebulosen katalogoa berriztu zuelako Royal Astronomical Society-k urrezko domina eman zion.
97 urte zituela hil zen zientzilarien artean oso estimatua izanda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario