Historian zehar zerua aztertu duten emakume ugari egon dira eta horietariko batzuk gogoratuko ditugu ondorengo egunetan.
Oso urrunetik hasiko gara: MESOPOTAMIAN, Asian.
Bertan Enheduanna bizi zen. (K. a. XXIV. mendea)), Sargon erregearen alaba. Bere aitak, Nannar ilargi jainkosa sumeriarraren apaiz andere nagusi izendatu zuen.
Bertoko tenpluetan jainko edo jainkosak gurtzeaz aparte, zientzia, arte, astronomia eta matematikak irakasten ziren.
Enheduannak izar eta planeten mugimenduen mapak burutu zituen eta, egun oraindik juduek erabiltzen duten egutegi bat sortu zuen.
Enheduanna ezaguna da Mesopotamian, olerkari bikain bat izan zelako.
Ondorengo irudian alabastroz egindako diskoaren erdian Enheduanna agertzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario