2013/02/28

EMAKUMEAK ASTRONOMIAN: Alejandriako Hipatia

Alejandrian jaio zen IV. mendearen erdialdean. Berea aita, Teon, matematikari, astronomo eta irakaslea zen. Berari esker inguru akademiko batean hezi zen eta ikasketa aurreratuak egin zituen.

 Alejandriako museoko zuzendaria izan zen, bertan matematika, filosofia eta astronomia ikaskuntzak zabaltzen zituelarik. , eta bere etxera leku  urrunetatik hurbiltzen ziren ikasleak

Jakintsua izateaz gain, oso hizlari ona eta emakume independientea zen. Berea askatasuna mantentzeko nahian ez zen inoiz ezkondu,  nahiz eta bere edertasuna dela eta, pretendiente ugari izan.

Historiako lehen emakume astronomoa izan zela  esan daiteke, heliozentrismoaren tesiaren defendatzaile sutsua izanda. 40 liburu baino gehiago idatzi zituen. Planisferio asmatu zuen eta hainbat trena zientifikoa ere bai, astrolabio laua eta hidroskopioa, besteak beste. Zoritxarrez  guregana  iritsitako bere lanen kopurua oso txikia da, Alejandriako liburutegiaren sutean galdu baitziren gehienak.

Kristauen eta paganoen arteko borroka erlijiosaren artean aurkitu zuen bere burua eta kristau talde fanatiko  batek hil zuen 415. urtean.

2013/02/26

EMAKUMEAK ASTRONOMIAN: Aglaonike

Greziarantz abiatuko gara.
Aglaonike Tesalian jaio zen K. a. V. mendean.
Dirudienez Mesopotamian ikasi zuen eta horri  astronomiari buruzko gaiak menperatzen zituen.
Ekipseak iragartzen zituen eta garai horretako jendeak,  beldurtuta, “Ilargia izkutatu ahal zuen emakumea” deitzen zion.
Gaurko astronomoek Venus planetan dagoen krater  bati bere izena eman diote.

2013/02/25

EMAKUME ASTRONOMOAK: Enheduanna

Historian zehar zerua aztertu duten emakume ugari egon dira eta horietariko batzuk gogoratuko ditugu ondorengo egunetan.
Oso urrunetik  hasiko gara: MESOPOTAMIAN,  Asian.

Bertan Enheduanna bizi zen.  (K. a. XXIV. mendea)), Sargon  erregearen alaba. Bere aitak, Nannar ilargi jainkosa sumeriarraren apaiz andere nagusi izendatu zuen.
Bertoko tenpluetan jainko edo jainkosak gurtzeaz aparte, zientzia, arte, astronomia  eta matematikak irakasten ziren.
Enheduannak izar eta planeten mugimenduen  mapak burutu zituen eta, egun oraindik juduek erabiltzen duten egutegi bat sortu zuen.
Enheduanna ezaguna da   Mesopotamian, olerkari bikain bat izan zelako.
Ondorengo irudian alabastroz egindako diskoaren erdian  Enheduanna agertzen da.

2013/02/24

ELUR MELUR

Elur melur, ez nauk hire beldur,
etxean badiat, nahiko arto eta egur
 
Bizkaiko zubia elurrez estalita? Baina, baina, baina,.... horrenbeste elur erori da?
Bai, baina argazkiako irudi ikusgarria 1985ean gertatu zen, zuek jaio baino askoz leheneago. Urtarrilaren 7an, klaseko lehenengo egunean, elurra erortzen hasi zen eta denbora gutxitan dena mantu zuri batez estalita geratu zen. Handik aste batera berriro errepikatu zen elurtea eta oso hilabete hotz eta gogorra izan genuen.
Nolakoa izango zen, eskolak itxi egin zirela eta klaserik gabe egon ginela.
Aurten, berdin gertatuko ote  da?

2013/02/21

ESPAZIORA JOAN ZEN LEHENENGO EMAKUMEA

Asko eta asko izan dira azken urteetan bidaia espazialak egin dituzten emakumeak. Hala ere, bidaiari gehienak gizonezkoak izan ziren.
Nor izan zen arrisku horri aurre egiteko ausartu zen  lehenengo emakumea?
Errusiarra zen, Valentina Tereshkova izenekoa, eta 1963ko ekainaren 16an Vostok 6 espaziontzian espaziora irten zen.
Hori izan zen bere lehenengo eta azken bidaia baina espazioarekin lotuta jarraitu zuen ingeniaritza espaziala ikasi baitzuen.
Gaur 76 urte ditu eta erretiratuta dago.

2013/02/20

BAGOAZ.....

KORRIKA 18ren kanta eta bideo-klipa ESNE BELTZAren  taldearen eskutik.
GOXATU!!!!



BAGOAZ!
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!

2013/02/18

KORRIKA 18

2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.
Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu: Euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak.

2013/02/15

AZKEN BERRIA:METEORITO BAT ERRUSIAN ERORI DA!!!!

Gaur  Errusiako erdialdean  (Ural  mendietan)  500 pertsona zauriturik  amaitu dute meteorito baten erorketa dela eta. Gutxienez hiru larri daude.
Meteoritoa Satka hiritik 80 kilometrora erori da, 09:20an  eta eztanda handia eragin du, lekukoen esanetan. Hasieran, eroritakoa hegazkin bat zela uste izan zuten.
Meteoritoaren zatiek gutxienez sei hiritan sortu  ditu kalteak.
Ez da meteorito-euria izan, meteorito bakarra erori da, baina desegin egin da atmosferan sartzean.

2013/02/14

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK

Zorte handia dauka liburuzain honek,  ikasle jator batzuk  beti liburutegia ordenatzeko prest baitaude.
Pentsakor ibili naiz,   nola  saritu dezaket lan hau?
Eta ideia bat otu zait:
Laguntza ematen duten ikasleek lan-egun  bakoitzean papeleta bat beteko dute. Kurtso amaieran  papeleta guztien artean zozketa bat egingo dut bi irabazle ateratzen.
Horiek aukeratuko dute euren gustuko liburu bat eta nik oparituko diet.
Zelan iruditzen zaizue?

2013/02/08

ARGAZKIAK PREST!!!

HAUR HEZKUNTZAKO ILARGI ETA EGUZKI AMANDREAK.










LEHEN ZIKLOKO ASTRONAUTA AUSARTAK.

2. ZIKLOKO ESTRALURTAR  JATORRAK.












ETA 3. ZIKLOKO UNIBERTSOKO BIZTANLEAK:



INAUTERIAK!!!!!!!


Guar, eguraldi kaxkarra dela eta, kalejira ospatu dugu eskolan bertan.
Eguzki eta Ilargi amandreek, Euskal Herriko astronauta ausartek, estralurtar begidunek eta Unibertsoko osoko biztanleek batuta Star Wars filmearen musika dantzatu dute.



Eta amaitzeko Saturnino, gure estralurtatar maitatuena gogoratu dugu:


MUSIKA ENTZUTEKO, IRUDIAREN GAINEAN KLIKATU.
                                

2013/02/07

INAUTERIAK

Inauteriak  hiri eta herri askotan  neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez.
Hona hemen Euskal Herriko inauterietako ohiko pertsonaia batzuk.






2013/02/06

KILI-KOLOREN ZOZKETA

BIHAR KILI-KOLOREN PERTSONAIA ASMATU DUTENEN ARTEAN ZOZKETA BAT EGINGO DUGU LIBURUTEGI HANDIAN.
  •  10:30etan. Haur Hezkuntza eta 1. ziklokoak
  • 11:00etan: 2. eta 3. ziklokoak

ARRATSALDEZ IRABAZLEEK SARIA JASOKO DUTE: UMMMMMMMM


2013/02/05

KILI-KOLO: BOSTGARREN PISTA

BERA LASAITZEKO
AIZKORA BAT JARTZEN DA
AHOZ GORA
SARRERAREN AURREAN.


LA HISTORIA DE LA ASTRONOMIA Y EL ESPACIO

USBORNE argitaletxeko liburu interesgarri bat erosi dugu liburutegirako.
Inteneteko links batzuk topatuko dituzue barruan, non gaia sakontzeko aukera izango duzue.
Hemen duzue orrialde baten aurrebista:

KILI-KOLO: LAUGARREN PISTA

ISTORIO ETA
KONTAKIZUN ASKOTAN
GAIZTO BEZALA
AGERTZEN DA.

2013/02/04

EKLIPSEAK

Eklipse bat gorputz bat beste baten itzalean sartzen denean gertatzen den fenomeno astronomikoa da.
Lurrean bi mota ezberdineko eklipseak ikusten ditugu, oro har:
EGUZKI-EKLIPSEA
Ondorengo web orrialdean azalpenak eta animazioak ikus ditzakezue.
http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/e0/es-eu_2011122133_3310801/ciencias1eso/eclipsesolar/a_eclipsesolar/eu_animacion.html

ILARGI-EKLIPSEA
http://recursostic.educacion.es/secundaria/edad/1esobiologia/1quincena4/imagenes1/eclipseluna.swf

KILI-KOLO: HIRUGARREN PISTA


TRUMOIEN ETA
TXIMISTEN ARTEAN
 AGERTZEN DA
BETI