2012/10/19

PLANETA BERRI BAT TOPATU DUTE !!!

Bai horixe!
Gugandik hurbilen dagoen izar baten inguruan biraka PLANETA BERRI BAT topatu dute astronomoek.
Alfa Centauri du izena izar horrek. Hemendik izar bakarra balitz bezala antzematen badugu ere, berez, hiru izarrez osaturiko sistema da. Bigarrenaren inguruan dago  planeta berria.
Alfa Centauri B b  izen originala jarri diote eta  Lur planetaren antzeko tamaina du.
Ez dago urrunegi, Unibertsoan dauden distantziak kontuan harturik: 4,37 argi urte.
Ba al dakizue zer den argi urte bat? Ba, Imagina ezazue argiaren abiadurarekin (300 000 kilometro segunduko) bidaiatzeko gai izango ginatekela. Urte batean abiadura horrekin zeharkatutako distantzia argi urte bat da. 
Alfa Centauri B b-ra joateko 4, 37 urte beharko ginateke goian aipatutako abiaduraz. Baina gaur ditugun espaziontziak erabiliz 1000 urte baino gehiago beharko genuke horra heltzeko.
Oraindik ez dakigu gauza askorik planeta berriari buruz: bere izarraren inguruan bira oso bat emateko 3,236 egun ematen dituela eta bere tenperatura 1000º  C ingurukoa izango dela. Ez da erreza, beraz, hor bizitza egotea baina.....

No hay comentarios: