Jakin izan dugunez, Ikas2bideak programaren eskutik, Itziar Ituñok, Goenkalen urte askotan ari den aktoreak, bisita bat egingo digu.
Abenduaren 4an gure ikastetexera hurbilduko da eta 6. mailako ikasle batzuekin solasaldian ibiliko da.
Ongi etorri, Itziar!!!
2012/10/29
NIRE MUNDUA: UNIBERTSOA.
Ezagutu zure mundua, liburu interaktibo dibertigarri hauekin! Gurpilak biratu, leihoak ireki eta azal-hegalak zabaldu, Unibertsoari buruzko gauza asko jakiteko.
- Espazioan zer pisu duzun kalkulatu nahi duzu?
- Badakizu zertarako balio duen teleskopio batek?
- Ba al da bizirik izarretan? eta beste planetetan?
2012/10/25
Unibertsoa bisitatu dugu, ezta? Baina ez dakit ondo ezagutzen dugun gu bizi garen planeta: LURRA.
Liburu ikusgarri honetan informazio ugari izateaz aparte, marrazki eta 3 dimentsioko irudiez goxatuko duzue.
Mac Millan argitaletxekoa da eta gure liburutegian eskura daukazue.
Anima zaitezte, benetan merezi du eta!!!

2012/10/19
PLANETA BERRI BAT TOPATU DUTE !!!
Bai horixe!
Gugandik hurbilen dagoen izar baten inguruan biraka PLANETA BERRI BAT topatu dute astronomoek.
Alfa Centauri du izena izar horrek. Hemendik izar bakarra balitz bezala antzematen badugu ere, berez, hiru izarrez osaturiko sistema da. Bigarrenaren inguruan dago planeta berria.
Alfa Centauri B b izen originala jarri diote eta Lur planetaren antzeko tamaina du.
Ez dago urrunegi, Unibertsoan dauden distantziak kontuan harturik: 4,37 argi urte.
Ba al dakizue zer den argi urte bat? Ba, Imagina ezazue argiaren abiadurarekin (300 000 kilometro segunduko) bidaiatzeko gai izango ginatekela. Urte batean abiadura horrekin zeharkatutako distantzia argi urte bat da.
Alfa Centauri B b-ra joateko 4, 37 urte beharko ginateke goian aipatutako abiaduraz. Baina gaur ditugun espaziontziak erabiliz 1000 urte baino gehiago beharko genuke horra heltzeko.
Oraindik ez dakigu gauza askorik planeta berriari buruz: bere izarraren inguruan bira oso bat emateko 3,236 egun ematen dituela eta bere tenperatura 1000º C ingurukoa izango dela. Ez da erreza, beraz, hor bizitza egotea baina.....

Suscribirse a:
Entradas (Atom)