2015/05/20

FURRA- FURRA KANPAINIA

Maiatzaren 20tik  26ra Furra-Furra kanpaina ospatuko dugu ikastetxean.

Kanpainaren helburua euskal abesti baten izenburua asmatzea da.

Bi izango dira asmatu beharreko abestiak adinaren arabera: Haur Hezkuntzako eta 1. zikloko ikasleena alde batetik eta 2. eta 3. ziklokoena bestetik.


PAPIROFLEXIA TAILERRA LIBURUTEGIAN

Maiatzaren 14an Jose Igancio Royok,  EHUko matematika irakasleak,  papiroflexia tailerra eskaini zien PB61eko ikasleei.



Ekintza Liburutegi Handian bururu zen eta geometriarekin lotutako kontzeptuak landuz, ikasleek  irudi bitxiak eta erakargarriak gauzatu zituzten.


KARTAZALA
ORRI-MARKATZAILEA

2015/05/19

AITOR ARANA

Aitor Arana 1963ko abenduaren 21ean Legazpin jaio zen. Euskera irakaslea izan zen eta hainbat aldizkariko langile eta arduraduna.
Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegintzan   eta itzulpengintzan egiten du lan. Adibide gisa, Bat Pateko liburuak berak itzuli ditu.
Apirilaren 29an gure ikastetxera hurbildu zen eta 4. mailako ikasleei saio bat eskeini zien.




Aitor Arana

2015/05/05

LIBURU EGUNA









































































UNAI ELORRIAGA

Apirilaren 22an Unai Elorriaga 6. mailako ikasleekin egon zen, Zizili liburuaren inguruko elkarrizketa bat burutzeko.

Bi taldetan banatu ziren ikasleak eta liburutegi Handian  idazlearekin elkartu ziren.

Unai Elorriaga Bilbon jaio zen arren, Algortan bizi izan da txikitatik. Bost nobela kaleratu ditu gaur arte eta lehenenegoarekin arrakasta eta ospea lortu zituen 27 urte zituela.


  • SParako tranbia. 2001. Esapainiako narratiba Sariaren irabazi zuen.
  • Van´t Hoffen ilea. 2003.
  • Vredaman. 2005
  • Londres kartoizkoa da. 2009
  • Iazko hezurrak. 2014. Esapainiako kritika sariaren irabazlea.
Itzulpengintzan aritu da baita ere,  eta Haur Literaturan Zizili eta Matxinsaltoen belarriak liburuekin


I