2014/03/14

JOSE IGNACIO ROYOren bisita

Jose Iganacio Royo, EHUko matematika irakaslea gure ikastetxera hurbildu da gaur, 6.mailako ikasle batzuei papiroflexia tailerra eskeintzeko.

Inmaren gelako ikasleak zorionekoak izan dira eta geometria,  modu atseginez eta ia konturatu gabe,  landu egin dute.

HARTZATXOEN OSPITALEA

Euskal Telebistan eskeinitako Euskal Herrian  Zuzenean programan gure ikasleen bisitaren berri agertu zen.
Hemen duzue emanaldiaren esteka. 25. minutuan gutxi gorabehera  agertzen da guri dagokigun erreportaia.

http://www.eitb.tv/es/#/video/euskal-herria-zuzenean/2681940064001/3336242311001/20140313/


2014/03/13

BOST URTEKOAK HARTZATXOEN OSPITALERA!!!

Gaur, bost urtekoak Basurtuko ospitalera joango dira.

Bertan, mediku bihurtuta,  bere pelutxe gaixoak sendatuko dituzte. 

Ohitura osasungarriak eta elikadura orekatuaren garrantzia ikasiko dituzte.


2014/03/10

KATHRYN BIGELOW

Kathryn Ann Bigelow, 1951an jaioa, Estatu Batuetako Zinema Zuzendaria da.

Bigelowek Arte Ederrak  ikasi ostean zine dekoratuetarako margolari gisa hasi zen lanean. Mundu hark erakarrita zinema  proiektu bat aurkeztu eta beka  bat eskuratu zuen Whitney museoan. 

Ostean Columbiako Unibertsitatean  ikasi zituen.

2010ean Zuzendari onenaren  Oscar saria irabazi zuen,

ISADORA DUNCAN


San Frantziskon jaio zen 1878an, arazo ekonomiko larriak zituen familia batean.

1900an familia Europa aldera abiatu zen.

Bere dantza iraultzaileak era erabilitako janzkerak (tunika luzeak, ilea aske, oinutsik) oso urrun zeuden garai horretako dantzariengandik. 

Ospe handia lortu zuen baina bere lanak oso eztabaidatuak izan ziren.

Bizitza pertsonalean zoritxarrekoa izan zen. Bere bi seme,txikitan  auto istripu batez hil ziren.

Maitasunean ez zen oso zoriontsua izan eta 50 urtekin, auto batean zegoela, lepoan zeraman zapi luzea gurpilen artean korapilatu eta  ito egin zen.

GEORGE SAND

  Parisen jaio zen 1804an.

Bere benetako izena  Amandine Aurore Lucile Dupin izan zen.

18 urtekin Duvedant baronarekin ezkondu eta 2 seme-alaba izan zituen.

Dibortziatu ondoren jantzi maskulinoak erabiltzen hasi zen, emakume batentzat  debekatuak zeuden lekuetara sartzeko aukera izateko.

Nobelak, ipuinak, antzezlanak, autobiografia bat, literatur kritika, politika-testuak eta abar idatzi zituen baina George Sand seudonimoa erabili zuen, emakumeen kontrako aurreiritziak eragosteko.

Literaturaz aparte , pintura ere landu zuen. Aldi berean, politikarekin arduratutako emakumea izan zen, eta, neurri batean, 1848ko behin-behineko gobernuan parte hartu zuen.

Maitale ugari izan zuen, hala nola, Musset poeta, Chopin musikaria, Merimée idazlea.

Feminismo aitzindari izan zen.

2014/03/09

CLARA SCHUMANN


1819an Alemanian jaio zen musikari familia batean.
Aita piano irakaslea zen eta ama abeslaria zen.

Oso formakuntza ona izan zuen eta oso gaztetan, piano kontzertista giza, Europa osoa zeharkatu zuen.

Bere familiaren iritziaren kontra Robert Schumann konpositorearekin ezkondu zen.

Musikari ospetsu batzuen laguna izan zen: Brahms, Chopin, Liszt,...

Oso bizitza latza izan zuen,  seme alaba batzuk hil zitzaikiolako eta 37 urtekin alargun geratu zelako.

Kontzertuak ematen jarraitu zuen eta bere konposizioak sortzen.



JULIA MORGAN

San Frantzisko jaio zen 1872an eta ingenieritza ikasketak hasi zituen Berkeley unibertsitatean.

 Arkitektura Parisen ikasteko beka bat lortu zuen eta frantzesa jakin gabe Frantzira abiatu zen.

1902an munduko lehenengo emakume arkitektu bihurtu zen.

Estatu Batuetara itzuli eta ondorengo 50 urtetan  700 eraikuntza  diseinatu eta burutu zituen.



2014/03/08

CAMILLE CLAUDEL

Frantzian jaio zen 1864an.
Bere neba, Paul Claudel, idazle ospetsua izan zen.
Txikitatik eskulturarekiko grina adierazi zuen eta 19 urtekin Parisera joan zen Arte Akademia batean ikasteko.
Rodin eskultorea ezagutu eta berarekin maitemindu ondoren,  elkarrekiko lana egin zuten.
Krisialdi emozionalak jasan zituen eta bere lanak suntsitzen hasi zen.
1913an familiak eroetxe baten sartu zuen eta han 30 urte bizi izan zuen, hil arte.


2014/03/07

FRIDA KHALO

Mexikon jaio zen 1907an.
Poliomietisa izan zuen txikitan eta autobus istripu larria gaztaroan.
Zauri izugarriak sendatzen ari zela pintatzeari ekin zion.
Osasun arazo ugari izan zuen eta bere oinazea koadroetan agertzen da.
Rivera margolariarekin ezkondu zen eta oso hareman gatazkatsuak izan zituzten.
Autodidakta izan zen eta bere bizitzan hiru erakusketa baino ez zituen egin.

                                                                            
     
EZ DUT INOIZ AMETSIK
   PINTATU
    NEURE ERREALITATEA
       PINTATU DUT



*

EMAKUMEAK ARTEAN



Emakumearen presentzia arte alorrean  ugaria izan arren,  emakumeen sortze-lanak ez dira askotan aintzat hartu.
Ondorengo zerrendan Historian zehar bizi izan diren emakume artista batzuen izenak ikusiko ditugu.
Arkitektura: Sophia Hayden Bennett, Julia Morgan, Matilde Ucelay, Zaha Hadid
Margoketa:  Artemisia Gentileschi, Tamara de Lempicka, Frida Kahlo,Beatrix Potte.
Eskultura:  Camille Claudel, Nancy Graves, Meret Oppenheim
Musika: Marianne Mozart,  Fanny Mendelssohn,  Clara SchumannWieck,  Alma Mahler
Literatura: Safo, Mary Shelley,  George Sand, Bronte ahizpak, Sylvia Plath
Dantza: Isadora Duncan, Ruth St. Denis, Martha Graham
Zinema:  Sofia Coppola, Kathryn Bigelow

2014/03/06

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

BERRINDARTUTA...LANERA!!!

Oporraldi txiki hau atzean utzi dugu eta lanari gogor ekingo diogu.
Datorren astean ekintza ugari burutuko dugu ikastetxean:
  • 5. mailakoek Ibilbide Ekologikoak izango dituzte.

  • 6. mailakoek, martxoaren 14an,  Jose Ignacio Royoren bisita ( UPVko matematika irakaslea), jasoko dute. Papiroflexia tailer bat gauzatuko da Liburutegi Handian.



  • Martxoaren 13an 5 urteko ikasleak Basurtura joango dira Hartzatxoen Ospitalera. Bertan mediku bihurtuko dira eta bere pelutxe gaixoak sendatzeaz gain, ohitura osasungarriak bultzateko ekintzak aurrera emango dituzte.