Ekintza berria antolatu dugu ikastetxean. Datorrean astean, ekainaren 5etik-11ra, Euskal musika eta abeslariei buruzko jakinmina sortzeko Furra-Furra kanpaina hasiko da.
Bi helburu nagusi ditu kanpainak honek:
· Alde batetik euskararen erabilera bultzatzea gelan, nahiz gelatik kanpo.
· Bestetik, Euskal abeslari eta bere kanta baten izena asmatzea.
Aurretik lehen pisuko kortxoan hormirudi bat kokatuko da, non abeslari/talde batzuen datuak jarriko dira: argazkiak, biografia, abestien izenburuak eta letra zatiak,…
Kanpainaren pertsonaia eta kanta, hormirudian agertutakoen artean egongo dira.
Ekainaren 5etik aurrera, egunero bi pista agertuko dira.
· Batean, abeslariaren datuak azalduko dira.
· Bestea, irudi baten bitartez, kantarekin erlazionaturik egongo da.
Sariak Musika astean banatuko dira.