2012/11/29

NOR DA NOR: Azken pista.


                                                   
 TXIKITAN ILEMOTZ,
 GAZTETAN ILELUZE,
 ORAINGOAN,
 IA BURUSOILA!


Noski!!!!!!  Badakit!!!!

NOR DA NOR: Laugarren pista.

BIZARDUN HAU SARATXAGAN ZEIN ANDRA MARIN EZAGUNA DA OSO.

Ene bada, mutila da!

2012/11/27

EUSKARA EGUNA

Abenduaren 3an  Euskararen Nazioarteko Eguna  munduan zehar ospatzen da.
Gure ikastetxean ere egun berezi honetan ekintza ugari burutuko dugu: irratsaioa, mezuak bidali, abestu, puxikak askatu,....

Ba al dakizue zein den gure abestia.?
 "Euskaraz bizi nahi dut".
Entzun ezazue:



NOR DA NOR: Bigarren pista.

MUSIKA TRESNAREN BAT JOTZEN BADAKI, MUSIKAZALEA BAITA.

Zein musika trena izango da?

2012/11/25

NOR DA NOR?

Azaroaren 26an NOR DA NOR kanpaina hasiko da.
 Zuzendaritzaren ondoko kortxoan, egunero pista bat agertuko da.
Argazkia ondo aztertu, pista arretaz irakurri eta klasean eztabaidatu.

2012/11/19

BASOAK

Basoen inguruko liburu erakusketa bat antolatu dugu Andra Mariko liburutegian.
Informazio liburuaz gain,  ipuinak eta narrazioak ere topa ditzakezue.
Anima zaitezte eta etorri !

2012/11/16

LURRAREN AGERRALDIA ILARGITIK IKUSITA

Ondorengo irudiak Kaguya izeneko sonda japoniarrak hartu zituen,  Ilargiaren inguruan biraka zebilela.  Haietan,  Ilargiaren aurpegi ilunaren zeruertzean gure planetaren agerpenaz liluratu gaitezke.

2012/11/15

EGUZKI EKLIPSE AZAROAREN 13AN


Azaroaren 13an Eguzki eklipse bat gertatu da.  Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean pasatu da eta horren ondorioz hainbat minututan  Eguzkia ilundu egin da eta  ezin izan dugu bere argia ikusi.
Zoritxarrez Euskal Herritik ezin izan dugu fenomeno hau antzeman. Hego Pazifikotik ikusi dute.  Australian hasi  eta Chileko kosta aurrean, itsasoan amaitu da.

2012/11/14

KEPA MALLEA

Urtebete bat pasa da jadanik, Kepa, gure ikastetxeko irakasle ohia, hil zutenetik.
Gaur  bere bertsoekin gogoratu nahi  dugu:

Elkar adosten dakigunean
atsegina da bizitza.
Gure gatazkak bideratzeko
arma onena da HITZA.

2012/11/12

SORGINKERIEN MUSEOA

ITZULI DA BAT PAT, SAGUZAHAR DETEKTIBEA!!!

Fogvilleko sorginkerien musoak oso ikusle gutxi izaten ditu eta laster itxi egin beharko dute. Penagarria da; izan ere, orain sorginak, banpiroak eta mamuak kalean geratuko dira... Eskerrak gezurrezkoak diren, ezta?
  • Izenburua:Bat Pat. Sorginkerien museoa
  • Idazlea:Pavanello, Roberto
  • Itzultzailea:Arana Luzuriaga, Aitor
  • Orrialde kopurua:240
  • Argitaletxea:Ediciones Mensajero, S.A.


  •  

    2012/11/05

    HANDIA AL DA GURE ILARGIA?

    Ilargia Unibertsoko hainbat astroren tamainarekin konparatzeko YouTuben agertzen den animazioa hau behatu.
    http://www.youtube.com/watch?v=Us5rUYdLyHQ&NR=1