Ikusteko dira Haur Hezkuntzako ikasleen aurpegiak Rosa Maria Martinenezen emanaldian.
Erreka Maria eta Martin gure ikastexean egon ziren eta bere istorio liluragarriaz goxatu genuen.

Bihar, martxoaren 23an, gure ikastetexean Liburu Eguna ospatuko dugu.
Zaila benetan!!!
Martxoaren 26an 4. mailako ikasleek Seve Callejarekin egoteko aukera izango dute.
Guztiok jakingo duzuenez Fernando Melcón, ingelezko irakaslea, jubilatu egin zaigu.
Datozen astetan gure ikastetxeko 3. mailako ikasleek Bakea Bizkaia itsasontzia bisitatuko dute.
Rosa María Martinez Galtzagorri taldearen partaidea da. 1991an haurrentzako istoriak kontatzeko txotxongilo emanaldiak burutzen hasi zen.Bilduma berria argitaratu dute, Scream Street izenekoa. beldurrezko pertsonaiez josita. Momentuz bi titulu baino ez daude:
Banpiroaren letagina.LUKE WATSON GIZOTSO BAT DA, nahi ez badu ere. Gainera, Scream Streetera iritsi den azken munstroa ere bera da... Scream Streeten lagun berriak egingo ditu: Resus Negatibo (banpiro izan nahi duen mutiko bat) eta Kleo Farr (momia mari-mutila). Scream Street Lukerentzat bizileku ezin hobea izan liteke, baina arazo txiki bat dago: Lukeren gurasoak erabat izututa daude auzokideengatik. Lukek, gurasoak beldurrez hil baino lehen, benetako mundura itzultzeko atea ireki nahi du. Resus eta Kleo gai izango al dira Lukeri atea garaiz irekitzen laguntzeko?
Sorginaren odola. SCREAM STREET INBADITU EGIN DUTE ARRATOI-BANPIRO BATZUEK...Luke, Resus eta Kleo bigarren erlikiaren bila abiatu dira, sorgin-odolez betetako anpulu bat, hain zuzen. Baina oztopo batzuk aurkituko dituzte: Otto Handiputz gaiztoak odol-hornidura eten egin du; gero, arratoi-banpiro mordo batek ihes egin du, eta, orain, Scream Streeteko biztanle guztiak banpiro-energiaz kutsatu dira! Lukek eta haren lagunek erabaki bat hartu beharko dute: erlikia aurkitu ala Scream Streeteko biztanleak salbatu...