2015/05/20

FURRA- FURRA KANPAINIA

Maiatzaren 20tik  26ra Furra-Furra kanpaina ospatuko dugu ikastetxean.

Kanpainaren helburua euskal abesti baten izenburua asmatzea da.

Bi izango dira asmatu beharreko abestiak adinaren arabera: Haur Hezkuntzako eta 1. zikloko ikasleena alde batetik eta 2. eta 3. ziklokoena bestetik.


PAPIROFLEXIA TAILERRA LIBURUTEGIAN

Maiatzaren 14an Jose Igancio Royok,  EHUko matematika irakasleak,  papiroflexia tailerra eskaini zien PB61eko ikasleei.



Ekintza Liburutegi Handian bururu zen eta geometriarekin lotutako kontzeptuak landuz, ikasleek  irudi bitxiak eta erakargarriak gauzatu zituzten.


KARTAZALA
ORRI-MARKATZAILEA

2015/05/19

AITOR ARANA

Aitor Arana 1963ko abenduaren 21ean Legazpin jaio zen. Euskera irakaslea izan zen eta hainbat aldizkariko langile eta arduraduna.
Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegintzan   eta itzulpengintzan egiten du lan. Adibide gisa, Bat Pateko liburuak berak itzuli ditu.
Apirilaren 29an gure ikastetxera hurbildu zen eta 4. mailako ikasleei saio bat eskeini zien.




Aitor Arana

2015/05/05

LIBURU EGUNA









































































UNAI ELORRIAGA

Apirilaren 22an Unai Elorriaga 6. mailako ikasleekin egon zen, Zizili liburuaren inguruko elkarrizketa bat burutzeko.

Bi taldetan banatu ziren ikasleak eta liburutegi Handian  idazlearekin elkartu ziren.

Unai Elorriaga Bilbon jaio zen arren, Algortan bizi izan da txikitatik. Bost nobela kaleratu ditu gaur arte eta lehenenegoarekin arrakasta eta ospea lortu zituen 27 urte zituela.


  • SParako tranbia. 2001. Esapainiako narratiba Sariaren irabazi zuen.
  • Van´t Hoffen ilea. 2003.
  • Vredaman. 2005
  • Londres kartoizkoa da. 2009
  • Iazko hezurrak. 2014. Esapainiako kritika sariaren irabazlea.
Itzulpengintzan aritu da baita ere,  eta Haur Literaturan Zizili eta Matxinsaltoen belarriak liburuekin


I

2015/04/21

PATXI ZUBIZARRETA ANDRA MARIN

Patxi Zubizarretak bisita bat egin zigun apirilaren 16an. Bigarren mailakoekin izandako solasaldian bere bizitza, bidaiak eta pasadizoak kontatu zizkigun.

Orain badakigu bere liburuak eskuz idazten dituela, idazlumaz eta tinta berdez, gainera. Txikitan nozilla eta txorizo bokatak zituen gustukoak eta nagusitan toki urrun askotara joan da. 

Marokotik ekarritako harri bitxi zoragarri bat  erakutsi  eta aholku bat eskeinei zigun: 
"Edonori telebista gutxixeago ikustea gomendatuko nioke, pantailak gutxoago erabiltzea, eta gehiexeago irakurtzea, jolastea, aitita-amamrekin eta gurasoekin denbora gehiago pasatzea, paseatzea,.."

Mila esker Patxi

2015/03/18

KORRIKA

Martxoaren 19an Urepelen, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Korrika herriko plazatik.