Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas

2014/10/20

KRAKATOA

Krakatoa Indonesiako sumendia da, Java eta Sumatra uharteen artean kokatutakoa.

1883ko abuztuaren 27an lau eztanda erraldoiek, Krakatoaren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Javan eta Sumatran. 

Erupzioa 1883ko maiatzean hasi eta 1884ko otsailean bukatu zen. Hasierako lehen lurrikaren ondoren, sumendiaren jarduera areagotuz joan zen, erupzio handia gertatu arte.
Krakatoa sumendi-uhartea guztiz lehertu zen, barneko magma poltsak presio izugarri handiak jasan ondoren,  40 metroko olatu erraldoia sortu zuelarik.

Errautzak 80 kmko altuera lortu zuen, oso  urrunera bidaiatzen. Hiru urte beranduago, ilunabarrean zein egunsentian zeruak kolore bitxi eta disdiratsua hartzen zuen,  errautzarekin argi izpien sortutako errefrakzioa dela eta.


Garai hartan Indonesia Herbehereetako kolonia zen, hori dela eta, hildakoen kopurua herbeheretarrek harturiko datuetan oinarritzen da, guztira 36.417 hildako. Dena den, XX. mendean zehar eginiko ikerketek kopuru hori 120.000 ingurura igoarazi dute.

MONT PELÉE SUMENDIAREN LEHERKETA

Mont  Pelée  Cariben dagoen sumendi bat da, Martinikan hain zuzen ere.

Gaur 1397 metroko altuera du baina 1902an,  leherketaren garain, askoz altuagoa zen.

1902ko maiatzaren hasieran lehenengo lurrikada txikiak hasi ziren baina uhartearen gobernadoreak ez zuen kasurik egin eta biztanlegoa lasaiatu zuen  arriskurik ez zegoela aldarrikatuz.

Maitzaren 5ean  abisu beldurgarri bat  heldu zen. Mendian bizi ziren animaliek alde egin zuten. Hirian bi  metroko biperak, sugeak, armiarmak, inurriak ehunzango  eta hainbat animalia agertu ziren somatzen zuten leherketatik ihes  eginez.

Azkenez, maiatzaren 8an leherketa gertatu zen. Laba,  gas pozointsuz eta errautzez beteriko hodei bat zabaldu zen  sumendiaren magalean . 150 km/orduko abiaduraz  Saint Pierrera (Martinikaren hiriburura) heldu eta minutu bakar batean hor bizi ziren 30 000 persona inguru hil zituen.


Saint- Pierreren espetxea 
Hala ere bi persona salbatu ziren. Bitxiena, espetxeratuta zegoen gaizkile arriskutsu bat,Lois- Auguste Cyparis, exekuzio egunaren zain zegoena.  Uharteren tokirik ziurrenean gorde zuten, lur azpian. Horri esker bere bizitza salbatu zuen eta beranduago barkatu eta askatu zuten. 

2014/10/17

PONPEIA ETA HERCULANO

Ponpeia  Italiako  hiri bat zen, Napoli  probintzian , Campania  izeneko eskualdean, Vesubio  sumendiaren magalean.
Herkulano Campanian  zegoen antzinako erromatar hiria, Ezaguna da, Ponpeia bezala, Vesubioren errautsek eta harriek estali zutelako oso-osorik 79. urteko abuztuaren 24an , eta horregatik, garai horretan zegoen bezala kontserbatu da
62. urtean lurrikara batek larriki kalteatu zuen Pompeya eta gertu zeuden beste hiri batzuk. 62-79. urteen artean hiria berreraiki zuten.
79. urtean lurrikara txikiak handitu ziren bai tamaina aldetik eta intzentitate aldetik.
Haietako batek “Acua Augusta”, Pompeya ornitzen zuen akueduktua, uraren fluxua blokeatzera heldu zen, 48 ordu lehenago sumendia eztanda egin baino lehen.


Gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.

POMPEIA

6. mailakoek kontatu didatenez Ponpeyan  gertatutako Vesubio sumendiaren leherketa  lantzen ari dira. Oso bideo interesgarria ikusi omen dute klasean.
ZORAGARRIA, BENETAN!

2014/05/12

BBB IKASTAROA

Gaur, 5. mailako ikasleek,  BBB, Bihotz-biriketako bizkortzea  egiten ikasteko   ikastaroa burutu  dute.
Larrialdiko prozedura hau bihotza gelditu denean erabiltzen da . Bularraren erdialdean minutuan ehun sakaldi baino gehiago egitean zirkulazioa mantzentzen da.
Gaiari buruz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero jo ezazue ondorengo helbidera:

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckpaco04/eu/contenidos/informacion/osapa_insuficiencia_cardiaca/eu_paradaca/rean.html


2014/03/14

HARTZATXOEN OSPITALEA

Euskal Telebistan eskeinitako Euskal Herrian  Zuzenean programan gure ikasleen bisitaren berri agertu zen.
Hemen duzue emanaldiaren esteka. 25. minutuan gutxi gorabehera  agertzen da guri dagokigun erreportaia.

http://www.eitb.tv/es/#/video/euskal-herria-zuzenean/2681940064001/3336242311001/20140313/


2014/03/13

BOST URTEKOAK HARTZATXOEN OSPITALERA!!!

Gaur, bost urtekoak Basurtuko ospitalera joango dira.

Bertan, mediku bihurtuta,  bere pelutxe gaixoak sendatuko dituzte. 

Ohitura osasungarriak eta elikadura orekatuaren garrantzia ikasiko dituzte.


2013/02/24

ELUR MELUR

Elur melur, ez nauk hire beldur,
etxean badiat, nahiko arto eta egur
 
Bizkaiko zubia elurrez estalita? Baina, baina, baina,.... horrenbeste elur erori da?
Bai, baina argazkiako irudi ikusgarria 1985ean gertatu zen, zuek jaio baino askoz leheneago. Urtarrilaren 7an, klaseko lehenengo egunean, elurra erortzen hasi zen eta denbora gutxitan dena mantu zuri batez estalita geratu zen. Handik aste batera berriro errepikatu zen elurtea eta oso hilabete hotz eta gogorra izan genuen.
Nolakoa izango zen, eskolak itxi egin zirela eta klaserik gabe egon ginela.
Aurten, berdin gertatuko ote  da?

2013/02/04

EKLIPSEAK

Eklipse bat gorputz bat beste baten itzalean sartzen denean gertatzen den fenomeno astronomikoa da.
Lurrean bi mota ezberdineko eklipseak ikusten ditugu, oro har:
EGUZKI-EKLIPSEA
Ondorengo web orrialdean azalpenak eta animazioak ikus ditzakezue.
http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/10012012/e0/es-eu_2011122133_3310801/ciencias1eso/eclipsesolar/a_eclipsesolar/eu_animacion.html

ILARGI-EKLIPSEA
http://recursostic.educacion.es/secundaria/edad/1esobiologia/1quincena4/imagenes1/eclipseluna.swf

2013/01/30

SATELITEAK

Planeta baten inguruan biratzen diren astroak  SATELITEAK deitzen dira.

Eguzki-sisteman diren planeta guztiek, Merkuriok eta Artizarrak izan ezik, satelite naturalak dituzte. Sateliteak eta planeta nanoak kontuan harturik, 174 satelite natural aurkitu dira eguzki-sisteman. Jupiter  da satelite gehien duen planeta, 63 baititu momentuz  aztertuak.

Ilargia Eguzki-sistemaren bostgarren sateliterik handiena eta Lurraren satelite bakarra da, honen inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 384.400 km daude

2013/01/29

ARGI-URTEA

Argia den urtea? Urte bat argitan? Urtebeteko argia? zer da?
Argi-urtea distantzia neurtzeko unitate bat da. "Urte" hitza barne hartzen duenez, denborarekin lotuta dagoen zerbait ematen du, baina ez da horrela.
Astronomoek astroen arteko distantzia ikaragarriak neurtzeko erabiltzen dute unitate hori. Izan ere, izarrak oso-oso-oso urruti daude. Adibidez, Lurretik hurbilen dagoen izarra (Eguzkiaz gain) 38.000.000.000.000 kilometrotara dago. Proxima Centauri du izena eta 4,2 argi-urteko distantzian dago.
Argi-urte bat urtebetean argiak egiten duen distantzia da eta argiak beti abiadura berean bidaiatzen du: 300.000 km segunduko.
Hortaz, urtebetean zenbat kilometro egiten ditu argiak? Kalkulagailua atera!
Oso ongi, erantzun zuzena 9. 460. 800. 000. 000 km da.
Esne Bidearen diametroa 85.000 argi-urteko dela uste dute zientzilariek. Paseotxo bat!


Beraz, izar baten argia gugana heltzeko urteak behar baditu, gerta daiteke orain ikusten ari garen izar bat jadanil hilda egotea baina guk ez dugu horren berri izango urteak pasa arte. Harrigarria, ezta?

IZARRAK

Izar bat plasmazko gorputz esferiko handia eta trinkoa da, bere erdigune beroan fusio nuklearra mantentzeko bezain handia dena. Fusioa da izarrek beren kanpo geruzetatik etengabe kanporatzen duten energiaren  iturburu.
Izar taldeek galaxiak  sortzen dituzte eta unibertsok   argizagi nagusiak dira. Lurretik  hurbilen dagoen izarra Eguzkia.
Izar multzo batzuek irudiak sortzen dituzte : Konstelazioak dira.

 Irudi honetan izar-multzo eta konstelazio ezagun batzuk azaltzen dira: Hartz Txikia (Ursa minor), Dragoia (Draco), Hartz Nagusia (Ursa maior) eta Orion.


Hartz Txikiaren izar batek, distiratsuena denak, iparra adierazten du beti. Horregatik, IPAR-IZARRA esaten zaio.
Ikusten duzunez, konstelazioek eta izar-multzoek izen bereziak izaten dituzte. Gehienak antzinako mitologietatik datoz. Bakoitzaren atzean legenda edo istorio bat dago.

2013/01/28

UNIBERTSOARI BURUZKO TEORIAK

Gaur argi batean zeruari so gaudenean, badakigu zeru ilunean dirdiraka ari diren astroak gure Eguzkiaren oso antzeko izarrak direla eta gugandik ikaragarrizko distantziara daudela.

Duela ehun eta berrogeita hamar urtetik baino ez ditu gizakiak Unibertsoa aztertzeko tresnak. Aurretik, Unibertsoa nolakoa zen azaltzeko emandako teoria guztiak begi hutsez egindako behaketetan oinarritzen ziren. horren ondorioz, ez ziren batere zehatzak:

 Teoria geozentrikoa. Antzinako grekoek proposatua. Lurra Unibertsoaren erdigunean geldirik zegoela zioen, eta izarrak, Eguzkia, planetak eta Ilargia zebiltzala Lurraren inguruan biraka.


    Teoria heliozentrikoa. Duela bostehun urte, Nikolas Koperniko astronomoak esan zuen Eguzkia geldirik zegoela eta planetak, Lurra barne biratzen zirela Eguzkiaren inguruan. Teoria hark eztabaida ugari eragin zuen, harik eta 1610ean Galileo Galilei matematikariak teleskopioa asmatu, planeten eta haien ilargien higidurari behatu eta Kopernikori arrazoia eman zion arte.


Gaur egun, badakigu bi teoria horiek ez direla zuzenak. Eguzkia izar txiki baino ez da eta Unibertsoan dauden hainbat galaxiaren arteko galaxia batean dago. Eta gainera, ez dago Unibertsoaren erdigunetzat har daitekeen lekurik.

2013/01/27

UNIBERTSOAREN OSAGAIAK ETA BERE SORRERA

Astronomoek egindako ikerketei esker, badakigu Unibertsoak zer osagai dituen, baita nola eta noiz sortu zen ere.
·         Unibertsoa galaxiaz eratuta dago, gurea Esne Bidea da eta Virgo galaxia-kumuluaren parte da.
·         Galaxiak izarrez osatuta daude. Izarren artean nebulosa izeneko hauts- eta gas-laino ikaragarriak daude. Gure izarra Eguzkia da.
·         Izar askok inguruan planetak dituzte biraka planeta-sistemak osatuz. Gurea Eguzki Sistema da.
·         Zenbait planetaren inguruan sateliteak dabiltza biraka. Lurraren satelitea Ilargia da.
1929an, Edwin Hubble astronomoak Unibertsoan milioika galaxia daudela frogatu zuen, eta galaxia horiek ikaragarrizko abiaduran aldentzen direla bata bestearengandik, leherketa batek eragindako zatiak balira bezala. Horrek ondorio honetara garamatza: Unibertsoa hedapen-prozesuan dago eta denborarekin tamainaz handitzen ari da.
 
Hedapen horren ikaragarrizko leherketa gertatu zela uste da. astronomoek Big Bang esaten diote, eta duela hamabost mila milioi urte gertatu zela kalkulatzen da.
 
Lekerketan sortutako zatiak abiadura handiz sakabanatu ziren eta tenperatu hozten hasi zeneann euren artean elkartu  unibertsoko elementu guztiak sortuz.

Ondorengo bideoan  Teoria hoenen arabera Eguzki Sistema nola sortu zen azaltzen duen animazio bat ikusiko duzue:

2013/01/25

URTAROAK



Lurraren traslazioaren arabera  lau urtaroak eratzen dira. Beraz, urtaroak Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazioa eta errotazio ardatzen makurduraren emaitza dira. Urtaro horiek ez datoz bat Ipar eta Hego hemisferioetan.

Bestetik, makurdura horrek egunen eta gauen iraupen desberdinak ere sortzen ditu.
Beraz, iraupen luzeenak eta laburrenak ekainaren 21 eta abenduaren 21 inguruko solstizioetan gertatzen dira.
Era berean, beste bi unetan ere egunaren eta gauaren iraupena berbera da: irailaren 22 eta martxoaren 22 inguruko ekinozioak dira.
Egun horien artean garatzen dira urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.
 Ipar hemisferioan, ekainaren 21eko solstizioa udaren hasierari dagokio. Hego hemisferioan, aldiz, urteko egunik laburrena da egun hori, eta orduan hasten da negua. Udaberriko eta udazkeneko ekinozioetan egunek bi hemisferioetan berdin irauten dute.



LURRAREN TRASLAZIOA

Translazioa gure Lur planeta Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua da.
Ibilbide  eliptikoa hori  burutzeko   365 egun, 5 ordu, 48 minutu eta 45 segundo ematen ditu . 
Horregatik lau urtero beste egun bat gehitu behar zaio urteari. Urte berezi horri bisurte deitzen zaio.

2013/01/24

LURRAREN ERROTAZIOA: EGUNA ETA GAUA.

Errotazioa da Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimendua, eta itzuli osoa egiteko, 24 ordu behar ditu, hau da, egun oso bat.  Errotazio-mugimenduaren ondorio nagusia gauaren eta egunaren arteko txandaketa da. Eguzkiak jotzen duen aldean argitasuna antzematen dugu: eguna da. Beste aldean ilun dago: gaua da.

Ondorengo argazkian  Europa kontinentean Eguna eta Gauaren  kokapena  bereiztuko duzue.

2013/01/23

OSTADARRA SORTU NAHI DUZU?

ZerNola web orrialdean esperimentu franko topatuko duzue eta horietariko batean "zuen ostadar partikularra" sortzeko aukera izango duzue:


http://www.zernola.net/artikulua_irakurri.asp?Egoera=LINKSONLAP&Artik_Kod=414

2013/01/22

ORTZADARRA

ORTZADARRA,  OSTADARRA edo ERROMAKO ZUBIA  zeruan, euria egitean edo egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean sortzen den uztai argitsu hori dugu; zazpi kolorez osatua dela diogun hori.
Bere sorrera azaltzeko badugu euskaraz esamolde polit bat:

EGUZKIA ETA EURIA
ERROMAKO ZUBIA.